Emma Charlotte Duerre Watson (Paris, Frantzia, 1990eko apirilaren 15a - ) Frantzian jaiotako ingeles aktore bat da.[1] Bereziki ezagun egin zen Hermione Grangeren paperari esker, Harry Potter filmen hiru protagonistetako bat, J.K. Rowlingek idatzitako liburu ospetsuetan oinarrituak.

Emma Watson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEmma Charlotte Duerre Watson
JaiotzaLe Marais1990eko apirilaren 15a (33 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaNew York
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaInternational School of France (en) Itzuli
Dragon School (en) Itzuli 2003)
Stagecoach Theatre Arts (en) Itzuli
Headington School (en) Itzuli
Brown Unibertsitatea
(2009 - 2014ko maiatzaren 25a) gradu : Ingelesezko literatura
Worcester College (en) Itzuli
(2011 - 2012)
Hezkuntza-mailagradua
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, zinema aktorea, antzerki aktorea, aktibista, haur-aktorea, ahots-aktorea, aktorea eta argazki-modeloa
Altuera165 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0914612 Allocine: 65003 Rottentomatoes: celebrity/emma_watson Allmovie: p300014 Metacritic: person/emma-watson TV.com: people/emma-watson
Facebook: EmmaWatson Twitter: EmmaWatson Instagram: emmawatson Spotify: 4N3cNXg5phUzRzuJYYxQlV iTunes: 271500732 Last fm: Emma+Watson Musicbrainz: 58088880-a325-43d0-82f4-0c3783f827af Discogs: 2180954 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Watson bederatzi urte zituenean izan zen aukeratua Hermione Grangerren papera betetzeko, nahiz eta ordu arte eskolako antzerki lanetan izan aritua soilik. 2001etik 2007ra Harry Potteren bost filmetan agertu da, eta azken hiru filmetako partaidetza konfirmatua dago (azken liburua bi zatitan banatuko dute): Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea (2009ko uztailaren 17an estreinatu zena) eta Harry Potter eta Herioaren erlikiak. Lan hauek hainbat sariren irabazia eman dizkiote, eta 10 milioi libra baino gehiagoko irabaziak.

2007an Harry Potteretik kanpoko bi proiektu egingo zituelari buruzko berria eman zuen: Ballet Shoes eleberriaren telebista-adaptazioa eta The Tale of Despereaux izeneko animaziozko filma. Ballet Shoes 2007ko abenduaren 26an estreinatu zen ("Boxing Day", Erresuma Batuan) BBC Onen eskutik, 5,2 milioi ikusle izan zituena. The Tale of Despereaux 2008ko abenduaren 19an agertu zen zineetan.

Emakumeen eskubideen alde aldatu

Nesken hezkuntzaren alde lan egin du, Bangladesh eta Zanbia bisitatu zituen. 2014ko uztailean NB Emakumeak (UN Women) erakundeko Borondate Oneko Enbaxadore izendatu zuten. Urte bereko irailean, HeForShe kanpaina jarri zuen abian, NB Emakumeak erakundearen baitan, gizonei genero berdintasunaren alde lan egiteko deia egiteko. Hitzaldi hartan, generoari buruz gogoeta egiten zortzi urterekin hasi zela aipatu zuen, marimaistra (bossy) deitu zutenean, eta 14 urterekin komunikabideetan sexualizatua izan zela. Feminismoa honela ulertzen du Watsonek: gizonek eta emakumeek eskubide eta aukera berak izatea. Horrez gain, gizonak gorrotatzeko joera gelditu beharko genukeela adierazi zuen. Hitzaldi hura eman eta 12 ordura mehatxuak jaso zituela adierazi zuen; halere, hauxe zioen: "haien helburua nik etsitzea baldin bazen, kontrakoa lortu zuen". 2015ean, Malala Yousafzaik Watsoni adierazi zionez, hitzaldi hura entzun ostean bere burua feministatzat hartzea erabaki zuen.

Irailean NB Emakumeakeko Borondate Oneko Enbaxadore moduan Uruguaira joan zen emakumeek politikan parte hartzeko beharraz hitz egitera. Abenduan, Ms. Foudation for Women erakundeak 2014ko Feminista Ezagun (Feminist Celebrity) izendatu zuen, sareko galdetegi baten emaitzen ondorioz. 2015ean urteroko Munduko Ekonomia Foroko (World Economic Forum delakoaren) neguko elkargunean generoen arteko berdintasunaz hitz egin zuen.

25 urte bete eta biharamunean, munduko itzal handiena dutenak biltzen dituen TIME 100 zerrendako 26.a zen.

2016ko urtarrilean, Our Shared Shelf irakurketa-talde feminista hasi zuen. Taldearen helburua ideia feministak hedatzea eta gaiari buruzko eztabaida piztea zen. Hilabetean behin liburu bat hautatzen da eta hileko azken astean eztabaidatzen da. Lehenengo hautatu zuten liburua Gloria Steinemen Nire bizitza errepidean (My Life on the Road) izan zen.

2017ko martxoan kritikatua izan zen Vanity Fair aldizkarian argitaratutako argazki baten ondorioz; izan ere, bere bularraren zati bat ikusten zen; hipokrisia leporatu zioten. Aipatu zuenez, feminismoa ez da beste emakume bat kolpatzeko makila, baizik eta askatasuna, liberazioa eta berdintasuna; ez dakit zer lotura duten horrekin nire bularrek.

2019ko uztailean, lanean sexu-jazarpena bizi izan dutenentzako dispositiboa martxan jartzen lagundu zuen lege-munduan emakumeak laguntzen duen Emakumeen Eskubideak (Rights of Women) taldearekin batera.

Filmografia aldatu

Urtea Filma Pertsonaia
2001 Harry Potter and the Philosopher's Stone Hermione Granger
2002 Harry Potter and the Chamber of Secrets
2004 Harry Potter and the Prisoner of Azkaban
2005 Harry Potter and the Goblet of Fire
2007 Harry Potter and the Order of the Phoenix
Ballet Shoes Pauline Fossil
2008 The Tale of Despereaux Pea printzesa
2009 Harry Potter and the Half-Blood Prince Hermione Granger
2010 Harry Potter and the Deathly Hallows – Part 1
2011 Harry Potter and the Deathly Hallows – Part 2

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Late Show with David Letterman. 2022-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu