Afrikako emakumeak Afrikan jaio diren, bizi diren eta Afrikar kontinentekoak diren emakumeak dira. Afrikako emakumeen kultura, garapena eta historia Afrikako historia eta garapenari lotua dago.

Kongoko emakume bat, emakumearen garrantzia azpimarratzen duen mezua duen zapiarekin, 2015.

Afrikako nazioetako emakumeei buruzko hainbat azterketa labur egin dira[1][2][3][4][5][6]. Hainbat ikerketek Saharaz hegoaldeko Afrika emakumeen historiaren baitan kokatu dute.[7][8]

Herrialde eta gune konkretu batzuetarako ikerketa zehatzak daude: Egipto, Etiopia, Maroko, Nigeria[9] eta Lesotho[10].

Historia aldatu

Afrikako historia ikerketa akademikorako gai oso errespetatua bihurtu ondoren, Afrikako emakumeen historia ikerketagai moduan agertu da orain dela denbora gutxi. 1960ko hamarkadako mugimendu independentisten ondorioz, Jan Vansina eta Walter Rodney bezalako historialariek Mendebaldeko akademia bultzatu zuten kolonizazio aurreko gizarte eta estatu afrikarrak existitzen zirela onartzera, nahiz eta gizonezkoen historian zentratu ziren batez ere.

Ekonomia historikoan aditua den Ester Boserupek eragin nabarmena izan zuen historialarien artean 1970an argitaratu zuen Women's Role in Economic Development liburuarekin. Liburu honetan, emakume afrikarrek produktore ekonomiko moduan mendeetan zehar Afrikako historian izandako paper garrantzitsua frogatu zuen, eta kolonialismoak sistema horiek oztopatu eta bertan behera utzi zituela azaldu zuen.

1980. hamarkadan Afrikako emakumeen historiari buruzko ikerketak ugaritu ziren. Hauen artean, adibide batzuk: Kolonizazio aurreko Senegaleko emakume merkatariei buruzko ikerketa egin zuen 1976an George Brooks-ek; urte berean Margaret Jean Hays-ek beste ikerketa bat argitaratu zuen, kolonialismopean zegoen Kenyako aldaketa ekonomikoak Luo emakumeengan izan zuen eragina aztertuz; eta 1985ean Kristina Mann-ek Nigeriako ezkontzen inguruko ikerketa egin zuen.

Hortik aurrera, debate asko eman da historialarien artean: kolonizazio aurreko jendartean eta kolonizatutakoan emakumeek zuten lekua eta estatusa zein izan diren alderatu dute; emakumeek aldakorrak ziren zapalkuntza motak nola jasan dituzten aztertu dute; argitara atera dute independentzia borroka nazionaletan emakumeek egindako lana (Shikola, 1998; Presley, 1992); eta kolonizazio aurreko testuinguruan, kasu batzuetan “emakumea” terminoa ezin zela aplikatu ere eztabaidatu da (Oyewumi, 1997). Milaka urtetan zehar emakumeak protagonista historiko, ekonomiko eta sozial garrantzitsuak izan dira Afrikako ia zonalde guztietan.

1962ko Aljeriako Independentzia Gerran, Aljeriako emakumeak gizonezkoek alboan aritu ziren borrokan, baldintza berdinetan. Modu honetan, euren identitatearen zentzu berri bat topatu zuten eta gizonezkoen artean maila bateko onarpena lortu zuten. Gerraren ostean, emakumeek lortutako emantzipazio edo burujabetza hori mantendu zuten eta estatu berria sortzeko lanetan modu aktiboan parte hartu zuten. [11]

Eginkizun tradizionalak aldatu

1940tik Marokok 1956an Frantziarekiko independentzia lortu zuen arte, Marokoko emakumeak “etxe itxiak” edo harem-ak ziren familia egituretan bizi ziren. Harem estiloko bizitza eredu hori pixkanaka desagertzen joan zen 1956tik aurrera, Marokok Frantziarekiko independentzia lortu zuenean.[12]

Senegaleko lan banaketa tradizionalean emakumeak etxeko lanetaz arduratzen ziren: sukaldeko lanak, garbiketa eta haurren zaintza. Horretaz gain nekazaritzako zeregin ugari zituzten, besteak beste belar txarrak kentzea eta uzta biltzea arrozarena bezalako ohiko laborantzetan[13]. Azken hamarkadetan, ekonomia aldaketa eta hirigintzaren ondorioz, gizon gazte askok Dakar bezalako hirietara migratu dute. Nekazalguneetako emakumeek gero eta partehartze handiagoa dute herrixketako oihan-baliabideen ustiaketan eta arroz eta artatxiki fabriken funtzionamenduan. Dena den, gaur egun Senegal moduan ezagutzen dugun eremuko jatorrizko jendarteetako noblezia emakumeek eragin nabarmena izaten zuten politikagintzan.

Printzeak erregetzara iristeko bidea ama-lerrokoa izatea da honen arrazoietako bat, neurri batean (batez ere Wolof erresumetan).Yacine Boubou, Ndate Yalla eta bere ahizpa Njembeut Mbodji-ren moduko Lingeer-ak gaur egungo emakume senegaldarren inspirazio dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Historiografiaren gida labur baterako, ikus: HIST 4310, Twentieth Century African Women's History by J. M. Chadya
  2. Hunt, Nancy Rose. (1989). «Placing African Women's History and Locating Gender» Social History 14 (3): 359–379. (Noiz kontsultatua: 2018-01-18).
  3. Hetherington, Penelope. (1993). «Women in South Africa: The Historiography in English» The International Journal of African Historical Studies 26 (2): 241–269.  doi:10.2307/219546. (Noiz kontsultatua: 2018-01-18).
  4. 1952-, Sheldon, Kathleen E.,. (2005). Historical dictionary of women in Sub-Saharan Africa. Scarecrow Press ISBN 0810853310..
  5. Hay, Margaret Jean. (1988). «Queens, Prostitutes and Peasants: Historical Perspectives on African Women, 1971-1986» Canadian Journal of African Studies / Revue Canadienne des Études Africaines 22 (3): 431–447.  doi:10.2307/485948. (Noiz kontsultatua: 2018-01-18).
  6. Gendered colonialisms in African history. Blackwell Publishers 1997 ISBN 0631204768..
  7. Catherine., Coquery-Vidrovitch,. (1997). African women : a modern history. WestviewPress ISBN 0813323614..
  8. African women south of the Sahara. (2nd ed. argitaraldia) Longman Scienctific & Technical 1995 ISBN 0582212413..
  9. Nigerian women in historical perspective. Sankore Publishers 1992 ISBN 9782030074..
  10. Eldredge, Elizabeth A.. (1991). «Women in Production: The Economic Role of Women in Nineteenth-Century Lesotho» Signs 16 (4): 707–731. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  11. Amrane, Djamila; Abu-Haidar, Farida. (1999-10-01). «Women and Politics in Algeria from the War of Independence to Our Day» Research in African Literatures 30 (3): 62–77.  doi:10.1353/ral.1999.0003. ISSN 1527-2044. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  12. (Ingelesez) «Women in Morocco» Thirdeyemom 2011-04-25 (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  13. Culture of Senegal - history, people, clothing, traditions, women, beliefs, food, customs, family. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).

Kanpo estekak aldatu