Elche Club de Fútbol (valentzieraz Elx Club de Futbol) futbol talde alacantarra da, 1922an Elx hirian sortutakoa. Lehen mailan 21 denboraldi egin ditu.

Elx Club de Futbol
Datuak
Izen ofiziala
Elche Club de Fútbol
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
LigaEspainiako futbol ligako bigarren maila, Espainiako futbol ligako bigarren maila eta Espainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaManuel Martínez Valero estadioaElx
38°16′01″N 0°39′48″W / 38.2669°N 0.6633°W / 38.2669; -0.6633
 31.388
Agintea
EntrenatzaileaSebastian Beccacece
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1923
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: elchecf Twitter: elchecfoficial Instagram: elchecfoficial Youtube: UCeY_BssoWHlT-juP90UcZZg Edit the value on Wikidata
RCD Mallorcaren aurkako partida.
Elx taldearen zaleak.

Historia aldatu

Taldea 1922ko udan sortu zen Elche Football Club izenarekin eta 1925 urtean profesionala bihurtu zen. Ligak sortzerakoan Elx 3. mailan sartu zen eta 1935ean 2. mailara igotzea lortu zuen. Hurrengo hamarkadetan 3. mailan gehiago aritu zen bigarren mailan baino.

1959-60 denboraldian egin zuen debuta lehenengo mailan. Hamabi urtez jarraian izan zen lehenengo mailan. 1963-64 denboraldian une batez liderra ere izan zen. Harrobiarekin egindako lanak fruituak eman zituen 1967an Deportivo Ilicitano (bigarren taldeak) 2. mailan jokatzerakoan. 1969an Kopako finalera iritsi zen eta Bilboko Athletic Klubaren aurrean 1-0 galdu zuen. 1971ean maila galdu zuen baina berriz igo zen 1973an eta sei denboraldi egin zituen jarraian. 1976an gaur egungo bere zelaia den Manuel Martínez Valero estadioa inauguratu zen.

80. hamarkadan bi aldiz igo zen lehen mailara baina hurrengo urteetan jaitsi zen. Ordutik aurrera bigarren mailan izan da.

2010-11 denboraldian igoera fasea jokatu zuen baina ez zuen zorterik izan. 2012-13an berriz Bigarren mailako txapelketa irabazi eta zuzenean igo zen. Lehenengo urtean azken unean salbatu zen arren 2014-15 denboraldian 13. egin zuen. Hala ere zituen zorrak aintzat hartuta taldea bigarren mailara jaitsarazi zuten eta bere lekua Eibarrek hartu zuen. 2016-17an bigarren maila ere galdu zuen baina hurrengo urtean itzuli zen.

COVID-19 pandemiak baldintzaturiko 2019-20 denboraldian 6. postuan amaitu zuen liga eta igoera play-offetarako sailkatu zen. Finala Gironaren aurka jokatu zuen abuztuan. Etxean 0-0 berdindu zuen eta Gironan 96. minutuan sartutiko gol bakarrari esker Lehen Mailara igotzea lortu zuen. Hurrengo denboraldian azken partidan Athleticen aurka lorturiko garaipenari esker mantentzea lortu zuen.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
1922-1926
     
 
 
 
1926-1942
     
 
 
 
1956-tik
     
 
 
 
2017-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Datuak aldatu

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 24
  • Denboraldiak 2. mailan: 40
  • Denboraldiak 2. B mailan: 8
  • Denboraldiak 3. mailan: 19
  • Ligako posturik onena: 5.a Lehen mailan (1963-64)

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2004-05 2 Bigarren maila 10.a 1/16
2005-06 2 Bigarren maila 14.a 1. itzulia
2006-07 2 Bigarren maila 10.a 3. itzulia
2007-08 2 Bigarren maila 10.a 1/32
2008-09 2 Bigarren maila 12.a 1/32
2009-10 2 Bigarren maila 6.a 2. itzulia
2010-11 2 Bigarren maila 4.a 3. itzulia
2011-12 2 Bigarren maila 11.a 3. itzulia
2012-13 2 Bigarren maila 1.a 2. itzulia
2013-14 1 Lehen maila 16.a 1/32
2014-15 1 Lehen maila 13.a 1/16
2015-16 2 Bigarren maila 11.a 2. itzulia
2016-17 2 Bigarren maila 21.a 3. itzulia
2017-18 3 Bigarren B maila 3.a 1/16
2018-19 2 Bigarren maila 11.a 3. itzulia
2019-20 2 Bigarren maila 6.a 1/16
2020-21 1 Lehen maila 17.a 1/16
2021-22 1 Lehen maila 13.a 1/8
2022-23 1 Lehen maila 20.a 1/16
2023-24 2 Bigarren maila 1/16

2022/2023 taldea aldatu

2022ko irailaren 2an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Axel Werner
3   ATZ Enzo Roco
4   ATZ Diego González
5   ATZ Gonzalo Verdú
6   ATZ Pedro Bigas
7   ERD Javier Pastore
8   ERD Raúl Guti
9   AUR Lucas Boyé
10   AUR Pere Milla
11   AUR Tete Morente
12   ERD Domingos Quina (Watfordetik utzita)
13   ATE Édgar Badía
14   ATZ Helibelton Palacios
Zbk. Postua Jokalaria
15   ERD Álex Collado (Bartzelonatik utzita)
16   AUR Fidel
17   AUR Josan
18   AUR Roger Martí
19   AUR Ezequiel Ponce
20   ERD Gerard Gumbau
21   ERD Omar Mascarell
23   ATZ Carlos Clerc
24   ATZ Pol Lirola (Marsellatik utzita)
26   ATZ John Nwankwo
-   ATZ Federico Fernández
-   ATZ Nicolás Fernández

Utzitako jokalariak aldatu

Zbk. Postua Jokalaria
-   ATZ Lautaro Blanco (Rosario Centralen utzita 2022ko abenduaren 31 arte)

Palmaresa aldatu

Lehen maila aldatu

  • Posturik onena: 5.a 1963-64 denboraldian.

Bigarren maila aldatu

  • Txapelduna (2): 1958-59, 2012-13.

Errege Kopa aldatu

  • Finalista (1): 1968-69.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak  
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza