Elwing ("izar bitsa" edo "izar ihintza" quenyaz), Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Silmarillionen kontatzen den bezala, peredhil edo erdi elfo bat zen, Dior Eluchil eta Nimlothen hirugarren alaba eta Elured eta Luthienen ahizpa. Horrela, jaio zen gauean, zeruan izar asko zegoelako eta hauen argiak, garai horretan bere gurasoak bizi ziren tokia zen Lantir Lamatheko urjauziko bitsean dizdiratzen zuelako deitua izan zen.

Elwing
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaDior Eluchil
AmaNimloth
Ezkontidea(k)Eärendil
Seme-alabak
Anai-arrebak

Thingol erregea hil ondoren, Diorrek Doriath gobernatzea erabaki zuen, eta hara eraman zituen Elwing eta honen familia. Diorrek Silmarila erakutsi zuenean, Fëanorren semeek, euren aitaren zinak mugituta, aldarrikatu egin zuten, eta Diorrek ezezkoa eman zienez, Doriath eraso eta Anaien Arteko bigarren Sarraskia izan zenean suntsitu zuten. Baina ez zuten Silmarila lortu, Elwingek, berarekin eta bere herriaren zati batekin ihes egin baitzuen, eta Arvernienen ezarri ziren. Han, Eärendilekin ezkondu zen, honekin, Elrond eta Elros izan zituelarik.

Eärendil bidaian zebilen bitartean, Fëanorren semeek Arvernien eraso zuten Silmarila berreskuratzeko. Honela, Anaien arteko hirugarren Sarraskia gertatu zen, eta Elwingek, Silmarila salbatzerik izango ez zuela ikusita, bere burua itsasora bota zuen Silmarilarekin batera. Baina ez zen hil, Ulmo valarrak uretatik erreskatatu eta txori bihurtu baitzuen. Orduan, Elwingek, itsaso handitara hegan egin zuen, eta gau batean, bere senarra aurkitu zuen. Bere ohiko itxura berreskuratu ondoren, bere senarrarekin batera nabigatzen jarraitu zuen Amanen bila, eta, Silmarilari esker, Eldamarreko badiara iristea lortu zuten.

Eärendil valarren bila, hauen errukia eskatzera joan zen bitartean, Elwing, itsasertzetik ibilian zebilela bere senarraren zain zegoen bitartean, Alqualondëra iritsi zen eta Telerien lagun egin zen. Beranduago, Valarrek deitu zuten euren epaia emateko, eta Manwëk laguntzea onartu zuen, baina Elwingi eta Eärendili ez zien Amanetik joaten utzi, debekua hautsi bait zuten, eta eurak ziren arrazetako bat aukeratzera eman zien, ordutik aurrera euren ondorengoek egin beharko zuten bezala. Elwingek erabaki zuen bere senarrak hala eskatuta, eta Elfoak aukeratu zituen.

Valarrek, orduan, Elwingentzako, dorre zuri bat eraiki zuten iparraldean, Belegaer itsasoaren ertzean, eta han, Elwingek, bisitatzen zuten hegaztien hizkuntza ikasi zuen, eta hauek, hegan egiten ere irakatsi zioten. Batzuetan, Eärendil zerutik egiten zituen bere bidaietatik itzultzen zenean, Elwingek Vingiloterantz hegan egiten zuen bere senarrarekin elkartzeko.

Eurekin zuen adiskidetasuna zela eta, Elwingek, Teleriak konbentzitu zituen Haserrearen Gerrara joan zitezen.

Kanpo estekak aldatu