Elvas Portugalgo Portalegreko barrutian dagoen udalerria da, Alentejon eta Espainiarekiko mugatik hurbil. 2011ko erroldaren arabera, herriak 23.078 biztanle ditu.

Elvas
Elvas
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaPortalegre
Jatorrizko izenaElvas
Posta kodea7350
Geografia
Koordenatuak38°52′48″N 7°09′46″W / 38.88°N 7.1628°W / 38.88; -7.1628
Map
Azalera631 km²
MugakideakMonforte, Arronches, Campo Maior, Badajoz, Olivenza, Alandroal, Vila Viçosa eta Borba
Demografia
Biztanleria20.706 (2018)
Dentsitatea32,81 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
cm-elvas.pt

Geografia aldatu

Lisboatik 195 kilometrotara dago eta Espainiako mugatik 8 kilometro eskasera. Badajoz da beraz inguruan daukan hiri handiena. Guadiana ibaiaren ipar ekiladera dagoen muino baten gainean kokaturik dago eta zazpi dorre eta bi gotorlekuk babesten dute hiria. Inguratzen duten lurrak oso emankorrak dira, olibondoak eta aranak dira bereziki ezagunak.

Historia aldatu

Erromatarrak iritsi aurretik populatua izan zen baina mendetan zehar ez zuen garrantzi berezirik izan. VII. mendean iritsi ziren musulmanak eta gaztelua eraiki zuten. 1166an Afonso Henriquesek mairuei kendu zien hiria. Hurrengo urteetan eskuz sarritan aldatu zen baina 1226an portugesek betirako eskuratu zuten, bi urtetako setio luzearen ondoren. XIII. eta XIV. mendeetan gaztelua berriztu eta hiria inguratzen zuen lehenengo harresia eraiki zuten; Cerca Fernandina.

1570an apezpikuaren egoitza bihurtu zen eta hurrengo urteetan nabarmen gotortu zen, bereziki 1642tik aurrera Gaztelarekiko mugan kokaturik gelditu baitzen. Tajo ibaiaren hegoaldean zegoen muga-gotorleku garrantzitsuena izan zen. Ordutik aurrera espainiarrek hainbat alditan setiatu zuten (1658, 1711, 1801). 1808ko martxoan Andoche Junot jeneralak frantziarrentzat eskuratu zuten baina Sintrako itunaren ondoren abuztuan hiria portugaldarrei itzuli behar izan ziren.

Ondasun nabarmenak aldatu

Elvasko muga garnizoi-hiria eta gotorlekuak1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 

Elvasko alde zaharra eta harresia.

Mota Kulturala
Irizpideak iv
Erreferentzia 1367
Kokalekua   Portugal
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 2012 (XXXVI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

2012an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Elvasko erdigune historikoa. Izan ere aro desberdinetako hainbat monumentu aipagarri baititu:

  • Elvasko gaztelua: VIII eta XII mendeen artean musulmanek eraiki zuten eta ondoren portugesek berriztu eta handitu egin zuten.
  • Nossa Senhora da Graça gotorlekua.
  • Santa Luzia gotorlekua.
  • Amoreirako akueduktua: 8'5 kilometro luzera eta 31 metrotako garaiera duen akueduktua da. 843 arku ditu. XV mendean eraiki zuten Amoeira eta Elvas herrien artean.
  • Largo de Santa Clara enparantza.

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Kanpo estekak aldatu


Erreferentziak aldatu