Elur-erbi

Eremu zirkunborealetan eta zenbait mendikatetan bizi den erbi-espezie txikia. Udan arrea bada ere, neguan erabat zuri bilakatzen da

Elur-erbia[3] edo Lepus timidus Lepus generoko animalia da. Lagomorpharen barruko Leporidae familian sailkatuta dago.

Elur-erbi
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaLagomorpha
FamiliaLeporidae
GeneroaLepus
Espeziea Lepus timidus
Linnaeus 1758[2]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia50 egun
Habitatlarre-belardi
Eguneko zikloagaueko

Fenoskandiatik Siberiako ekialderaino aurki daitezke, eta isolatutako populazioak daude Alpeetan, Irlandan, Eskozian, Baltikoan, Poloniako ipar-ekialdean eta Hokkaidon. Zeelanda Berria edo Islandian ere aurki daitezke, baina gizakiak sartu zituen bertara. Alpeetan 700 metroko altueratik 3.800 metroraino aurki daitezke, eskualdea eta urtaroaren arabera.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2. Linnaeus. (1758). 1 Syst. Nat., 57 or..
  3. Euskaltzaindia "Hiztegi Batu Oinarriduna" 2014.06.12

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu