Else Holmelund Minarik

Else Holmelund Minarik (1920ko irailaren 13a - 2012ko uztailaren 12a) Haur Literaturako idazle estatubatuarra izan zen, haurrentzako 40 liburu baino gehiagoren egilea. Batez ere, Hartz Txiki liburu bildumaren egile izateagatik da ezaguna, zeinetik sei milioi ale inguru saldu izan dien mundu osoan zehar [1].

Else Holmelund Minarik
Bizitza
JaiotzaFredericia (en) Itzuli1920ko irailaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Danimarka
HeriotzaSunset Beach (Ipar Carolina)2012ko uztailaren 12a (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Homer Bigart (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaQueens College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
txekiera
Jarduerak
Jarduerakhaur literatura idazlea, idazlea eta irakaslea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1293791 Musicbrainz: 1b4467b0-f82f-4087-95d4-04dd55e64c67 Find a Grave: 93627615 Edit the value on Wikidata

Sei liburuz osaturiko sailetik, lehenengo bostak izan dira euskarara itzuliak, Manu López Gaseniren eskutik.

Biografia aldatu

Fredericia herrian (Danimarka) jaioa, lau urte zituela, Estatu Batuetara migratu zuen bere familiarekin Minarikek. 1940an Walter Minarikekin ezkondu zen.[2] Handik bi urtera, 1942an, New Yorkeko City University- ko Queens College-n graduatu eta kazetari bilakatu zen. Leku berean, arte eta psikologia ikasketak osatu zituen[3]. Hala, Bigarren Mundu Gerrak iraun bitartean, New York-eko Daily Sentinel egunkariko langilea izan zen.

Aurrerago, Long Island-en bizi izan zen, non Commack School District eskolan egin zuen lan irakasle gisa, lehen aldiz. [4] Hortik New Hampshire hirira joan zen bizitzera, Nottinghamen. Bertan, bigarren aldiz ezkondu zen, 1970ean, Pulitzer saria irabazi zuen Homer Bigart kazetariarekin. [2] Senarra 1991an hil ondoren, Sunset Beach hirira joan zen bizitzera eta bere idazle lanekin jarraitu zuen.[5]

Minarik-en azken liburua Little Bear eta Marco Polo izan zen, Hartz Txikiren sailetik euskarara itzuli ez den bakarra, hain zuzen. 2010ean argitaratu zen, idazlea hil baina bi urte lehenago. Azkenik, 2012ko uztailaren 12an hil zen bihotzekoak jota, 91 urte zituela. [6]

Hautatutako bibliografia aldatu

  • Maurice Sendak-ek ilustratutako Little Bear seriea, Manu López Gasenik euskarara itzulitakoa (Hartz Txiki). Bildumako azken liburua Dorothy Doubleday-ek ilustratu zuen eta ez da euskara itzuli.
  1. Hartz Txiki (2015): Obra hau 1957koa da.
  2. Hartz aita etxera dator (2015): Obra hau 1959koa da.
  3. Hartz Txikiren laguna (2015): Obra hau 1960koa da.
  4. Hartz Txikiren bisita (2015): Obra hau 1961ekoa da.
  5. Musu bat Hartz Txikirentzat (2015): Obra hau 1968koa da.
  6. Little Bear eta Marco Polo (2010). [7]
  • No Fighting, No Biting! (1958). Maurice Sendak-ek ilustratua.
  • Cat and Dog (1960). Fritz Siebelek ilustratua.
  • The Little Giant Girl and Elf Boy (1963). Garth Williams-ek ilustratua.
  • Percy and the Five Houses (1989). James Stevensonek ilustratua.

Erreferentziak aldatu

  1. «Else Holmelund Minarik» www.penguin.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  2. a b (Ingelesez) Eccleshare, Julia. (2012-07-19). «Else Holmelund Minarik obituary» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  3. (Ingelesez) «Else Holmelund Minarik | Danish-born American author» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).
  4. www.publishersweekly.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  5. (Ingelesez) Pearce, Tracy. (2014-03-01). Little Bear: An Instructional Guide for Literature: An Instructional Guide for Literature. Teacher Created Materials ISBN 9781425889661. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  6. (Ingelesez) Correspondent, MJ EngelStar-News. «'Little Bear' author creates in Calabash» Wilmington Star News (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).[Betiko hautsitako esteka]
  7. «Little Bear and the Marco Polo» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).