Elmer Gantry (filma)
Elmer Gantry 1960ko Richard Brooks estatubatuar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Sinclair Lewis idazlearen izenburu bereko eleberrian oinarritzen da. Burt Lancaster, Jean Simmons, Arthur Kennedy, Shirley Jones eta Patti Page aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, hiru irabaziz: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Burt Lancaster), Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Shirley Jones) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Richard Brooks).
Argumentua aldatu
Elmer Gantry saltzaile ibiltari, oportunista eta gonazalea, Sharon Falconer predikariaren taldeari batuko zaio. Emakumeak, benetako fedea dauka. Elkarrekin, hiriz hiri joanda, ezagun egingo dira. Sharon Gantryrekin maiteminduko da, baina tartean predikari baten alaba sartuko da.[1]
Aktoreak aldatu
- Burt Lancaster: Elmer Gantry
- Jean Simmons: Sharon Falconer ahizpa
- Arthur Kennedy: Jim Lefferts
- Dean Jagger: William L. Morgan
- Shirley Jones: Lulu Bains
- Patti Page: Rachel ahizpa
- Edward Andrews: George F. Babbitt
- John McIntire: Rev. John Pengilly
- Hugh Marlowe: Rev. Philip Garrison
- Joe Maross: Pete
- Dayton Lummis: Eddington
- Harry Antrim: saltzailea
- Barbara Luna: prostituta
- Jean Willes: prostituta