Elkar Suntsiketa Ziurtatua

Elkar Suntsiketa Ziurtatua, ingelesez: mutual assured destruction edota mutually assured destruction (MAD), estrategia eta kontzeptu multzo bat da, beren helburua arma nuklearren erabilera ekidin, edota gerra nuklear bat gertatuz gero, abantaila hipotetiko bat lortu eta arma nuklearren erabilpenaren bidez onura ekonomiko eta politikoak lortzea da.

Ingelesezko MAD laburdurak "ero" esan nahi du, nahitan aukeratutakoa. John von Neumann hungariar-estatubatuar zientzialariak sortu zuen, eta maiz "1+1=0" doktrina bezala ere izendatzen da.

Bai jendean nahiz aditu askoren artean gerra nuklear posible bakarra erabateko gerra nuklearra eta harekin munduaren amaiera etorriko den ideia orokortuan ez bezala, potentzia nuklearretako estatu nagusiek mota hauetako gaztazketan garaipena lortzeko edota erabateko gerra nuklear bat ekidinez abantailazko egoera baten egoteko estrategia ezberdinak teoritzatzen dituzte.

Estrategia hau Nash oreka delako teoria-jokoan oinarritzen da, alegia, partehartzaile bakoitzak gainontzekoek zer egiteko gai diren jakitun dira, hortaz, ez dago politiken edo estrategien aldaketa beharrik. Are gehiago, orekatik kanpo urratsen bat emanez gero bakoitzak bere berezko oreka ere gal dezake, inor garaile suertatuko ez litzateken egoera bat sortuz; hots, elkar suntsiketa ziurtatua 0 emaitza duen batuketa da, hortik "1+1=0", partaide baten irabaziak ala galerak gainontzeko partaideen galera eta irabaziekin zehazki orekatuak gelditzen diren egoera).

Aditu batzuek MAD kontzeptua "batak-bestearen buruan pistola bana elkarri jarriak dizkieten bi pertsonen etengabeko tentsio egoera" gisa deskribatu izan dute. Batak besteari tiroa joz gero, besteak hil aurretik beste tiro hilgarri batez erantzungo diola badakienez, bi aldeen arteko oreka eta batez ere bakea mantentzeko modu hilgarri bezain eraginkorra.

Kanpo estekak aldatu