Elisha Graves Otis (1811ko abuztuaren 3a - 1861eko apirilaren 8a) igogailuetarako segurtasun gailu baten asmatzailea eta igogailuen fabrikatzaile estatubatuarra izan zen.

Elisha Otis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElisha Graves Otis
JaiotzaHalifax (Vermont)1811ko abuztuaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1861eko apirilaren 8a (49 urte)
Hobiratze lekuaOakland Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Difteria
Familia
AitaStephen Otis
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, teknikaria, enpresaburua eta ingeniaria
Jasotako sariak

Find a Grave: 6412592 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Windham (Halifax) konderritik gertu jaio zen, Vermont estatuan. 1861eko apirilaren 8an hil zen difteriak jota. 1852an, igogailuak askoz ere seguruagoak izateko segurtasun gailu bat asmatu zuen. Sistema horrek euste-kablea apurtuz gero, erorketa galarazten zuen.

Otis 1853an hasi zen lehen igogailu "seguruak" saltzen. Bere asmakizuna 1854. urtean oihartzun handia izan zuen New Yorkeko Crystal Palaceko erakusketan, Elisha Otisek jendetza bildu zuenean plataformari zegokion soka bakarra mozteko agindua eman zuenean. Plataforma zentimetro gutxi batzuk bakarrik erori zen eta berehala gelditu zen. Segurtasun metodo berriak eragotzi egiten zuen igogailuek lurra jo zezatela istripuren bat gertatuz gero, eta benetako iraultza ekarri zuen industriarako.

Pertsonentzako lehen igogailua 1857an New Yorken instalatu zuten. Elisharen heriotza 1861ean izan ondoren, bere semeek, Charles-ek eta Norton-ek, Otis Brothers & Co konpainian jarraitu zuten iharduera.

Igogailuetan konfiantza publikoa handitu zuen Otisen asmakuntzak, etxe orratzak eraikitzeko funtsezkoa izan zena. Igogailuak eraikitzeko sortu zuen konpainia munduko igogailu handienetakoa bihurtu zen, 1976tik United Technologies Corporation enpresa-multzoan sartuta dago.

Kanpo estekak aldatu