Elias Pierola

esku huskako pilotaria
Pierola II.a
Izen osoa: Elias Pierola Etxabarri
Jaiotza data: 1944ko apirilaren 22a
(79 urte)
Jaioterria: Almandoz, Nafarroa ( Euskal Herria)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Debutatze data: 1965eko abenduaren 14a
Erretiratze data: 1985

Elias Pierola Etxabarri, pilota arloan Pierola II.a deituraz ezaguna (Almandoz, Nafarroa, 1944eko apirilaren 22a) esku huskako pilotari ohia da. Aurrelari jokatu ohi zuen.

Bere ibilbide profesionaleko titulu nagusia 1978. urteko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia izan zuen. Bikaina (gaztelaniaz, El Genial), joko ikusgarria zuelako, bere kalitate handiari esker tantoa bukatzeko arrisku handiak hartuta; bai eta eta Igarlea (El Zahori) ere, jokoa aurreikusten aparta zelako, sarritan bere aurkariek pilotari emango zioten norabidea igartzen zuelarik.

Binakako esku pilota finalak aldatu

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
1978 Pierola II - Maiz II.a Retegi I.a - Aldazabal II.a 22-14 Anoeta
1979 Bengoetxea III.a - Gorostiza Pierola II - Maiz II.a 22-15 Anoeta

Kanpo loturak aldatu