Elias Garralda

margolari nafarra (1926-2012)

Elias Garralda Altzugarai (Lesaka, 1926ko otsailaren 16a - Olot, 2012ko martxoaren 6a) nafar margolaria izan zen. Paisaiak landu zituen bereziki, beti aire zabalean pintatuz. Salvador Martin Cruz arte kritikariaren arabera, haren pinturak "paisaia goraipatzen du".[1] Oloteko eta Bidasoako margolaritza eskoletako kidetzat hartzen da.

Elias Garralda
Bizitza
JaiotzaLesaka1926ko otsailaren 16a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaOlot2012ko martxoaren 6a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
MugimenduaOloteko eskola paisajistikoa
Bidasoko Eskola

Bizitza aldatu

Elias Garralda Altzugarai Lesakan jaio zen 1926ko otsailaren 16an, baina haurtzaroa Iruñean igaro zuen.[2] 1936an, Gerra Zibila zela eta, familia Lapurdin erbesteratu zen. Baionan, René Barnadin poeta, margolari eta musikariari esker, margolaritza ezagutu zuen.[3]

Iruñeko Arte eta Lanbideen Eskolan izan zuen bere zaletasuna garatzeko lehen aukera. 1941ean, aita Olotera igorri zutenean, bertako Arte Ederretako Eskolan sartu zen.[1] Maila handiko irakasleen laguntzarekin, paisaia margolaritzak xarmatu zuen, eta horretan aritu zen handik aitzina. 22 urterekin egin zuen lehenbiziko erakusketa, Bartzelonan.[3]

Olot bizileku izan arren, Nafarroako iparraldeko paisaiak ez zituen ahantzi. Hori dela eta, Baztan eta Bidasoa aldeko paisaiak dira protagonista haren koadro anitzetan. Margotzeko era mantso eta gogoetatsua zuen, eta koadroak beti etxetik kanpo pintatzen zituen; haren erranetan, oso ongi pasatzen zuen naturaren erdian pintatzen, eta estudioan, berriz, ito egiten zen.[1]

Oloten hil zen, 2012ko martxoaren 6an.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Elizondo, Edurne. Elias Garraldaren itzulera. Euskaldunon Egunkaria, 1998ko otsailak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  2. Ezker Calvo, Alicia,. Garralda Alzugaray, Elías. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  3. a b Fernandez Oyaregui, Pello, Imbuluzqueta, Gabriel, Taberna Irazoki, Mikel, Ezker Calvo, Alicia. Maestros del Bidasoa - Bidasoako Maisuak. Iruñeko Udala, Irungo Udala, fundacionciga.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
  4. Arotzena, Aitor. Herrian sortutako margolari handia Gironan hil da. Ttipi-Ttapa, 2012ko apirilak 3, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).

Kanpo estekak aldatu