Elhuyar Hiztegia

euskara hiztegia

Elhuyar Hiztegia (Elhuyar, 1996) euskara-gaztelania hiztegi elebiduna da; Euskara-gaztelania/castellano-vasco Elhuyar Hiztegia da 1996ko lehen edizioaren izena.[1] 2013an argitaratu zen 4. edizioa, 2006an hirugarrena, eta 2000n bigarrena.[2][3][4] Laugarren edizioa Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan 2013an eginiko aldaketekin eguneratu eta osatu zen. Edizio horrek guztira 91.000 sarrera ditu, 23.000 azpisarrera eta 153.000 adiera. Adibideak 100.000 dira. Lexiko arrunta eta teknikoa, esapideak eta gramatika-egiturak ere batu zituen; eta, Onomastikaren aldetik, pertsona-izenak, leku-izenak eta erakunde-izenak.

Elhuyar Hiztegia
Jatorria
Sortzailea(k)Antton Gurrutxaga Hernaiz, Xabier Kintana, Miren Azkarate, Xabier Mendiguren Bereziartu eta Alfontso Mujika Etxeberria
Argitaratze-data1996
ArgitaletxeaElhuyar Fundazioa
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta gaztelania
hiztegiak.elhuyar.eus
Elhuyar Hiztegiaren 3. argitalpenaren aurkezpena (2013). Ezkerretik eskuinera: Elixabete Etxeberria, Lurdes Ansa, Xabier Mendiguren, Alfontso Mujika, Itziar Nogeras, Sagrario Aleman, Antton Gurrutxaga eta Ainara Ondarra

Hiztegiaren erabilera guztiz orokorra da Euskal Herri osoan. 2021ean 1.854.019 erabiltzaile izan ziren, eta 56.122 gailu mugikorretan zegoen instalatuta. Hiztegia etengabe eguneratzen dute: 2021ean, 1.200 hitz berri sartu zituzten, eta lehenagotik zeuden beste 800 hiztegi-sarrera eguneratu.[5]

Gailu elektronikoetarako bertsioak ere badira: Android, Appleren IOS edo Kindle sistema darabilten gailuetarako, hain zuzen.

Lantaldea aldatu

 
ELHUYAR hiztegiaren lehen edizioaren azala

Lehen edizioaren (ISBN: 14-87114-06-7) zuzendariak Miren Azkarate, Xabier Kintana eta Xabier Mendiguren Bereziartu euskaltzainak izan ziren; Antton Gurrutxaga eta Iñaki Azkune Mendia izan ziren zuzendari teknikoak; eta lantaldeko kideak, Elisabete Asumendi, Maider Etxaide, Elixabete Etxeberria, Marixabel Ezponda, Ane Goenaga, Aintzane Ibartzabal, Inaki Irazabalbeitia, Mariaje Jauregi, Ana Labaka, Jon Larrañaga, Gema Loizaz, Alfontso Mujika eta Itziar Nogeras-[1]

 
Elhuyar Hiztegiaren bigarren edizioaren azala

Bigarren edizioa 2000an argitaratu zen (ISBN: 84-95338-08-4). Zuzendaritza eta lantaldea aurren edizioaren bera dira, baina edizioaren arduradun gida Sagrario Barandiaran eta Elixabete Etxeberria ageri dira.

Hirugarren edizioa 2006an argitaratu zen (ISBN: 849533870X). Edizio honek paperezko eta CD-ROMeko bertsioez gain Internet bidez kontsulta zitekeen[3].

Laugarren edizioaren (2013) zuzendariak Miren Azkarate, Xabier Kintana eta Xabier Mendiguren Bereziartu euskaltzainak izan ziren Antton Gurrutxaga eta Elixabete Etxeberria eta lantaldeko kideak Nerea Arteta, Klara Zeberio, Elixabete Etxeberria, Antton Gurrutxaga, Alfontso Mujika, Ainara Ondarra eta Sahats Ugartetxea.

Bertsio laburrak aldatu

Hiztegi bertsio laburragoak ere sortu dituzte:

 
Elhuyar hiztegiak kontsultatzeko webgunea

Elhuyar hiztegien ataria aldatu

Elhuyar hiztegien ataria (hiztegiak.elhuyar.org) webgunean hainbat erraztasun erabil daitezke hiztegia kontsultatzeko: Lehen paperezkoan sarreraren arabera bakarrik bila zitekeen. Orain, berriz, egin daiteke eduki lexiko-grafiko (itzulpenetan adibidez), edo adibideen arabera ere. Horrek erabiltzaile aurreratuari laguntzen dio, batez ere. Hiztegi bat Interneten doan kontsultatzea ohiko bihurtu da. 2012an bertan, adibidez, azken aldaketa garrantzitsuak egin baino lehenago, hogei milioi kontsulta jaso zituen atari honek hiztegietan.[2]

Digitalizazioaren garai honetan urtez urte gora egiten du Elhuyar Hiztegiaren bisita-kopuruak. 2022an webguneko bisitak % 50 igo ziren (6 milioi bisita baino gehiago izan zituen), eta erabiltzaileek 50 milioi kontsultatik gora egin zituzten.[8]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2013: diariovasco.com saria jaso zuen Elhuyar Hiztegiak webguneak. Sei sari banatu zituen Diario Vascok eta “Euskaraz egitea edo euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena” kategoriakoa eman zioten Elhuyar Fundaziokoei.[9][10]
 
Elhuyar Hiztegia, Elhuyar Hiztegi entziklopedikoa eta Zientzia eta Teknologiako Hiztegi Entziklopedikoa, erdian, beste hiztegi batzuen artean.

Erreferentziak aldatu

  1. a b ZETIAZ, Nogeras, Itziar. (1996-05-01). «ELHUYAR HIZTEGIA» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  2. a b Amaia. (2013-10-30). «Antton Gurrutxaga, Elhuyar Hiztegiko zuzendari teknikoa: «Hiztegi Batua asko handitu da, eta horretara egokitu gara»» EIBZko liburutegia (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  3. a b Elhuyar hiztegia : euskara-gaztelania, castellano-vasco.. (3. art. argitaraldia) Elhuyar Edizioak 2006 ISBN 849533870X. PMC 225094262. (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  4. «Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  5. «Elhuyar_Urteko txostena_2021 - Infogram» infogram.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  6. Elhuyar hiztegi txikia : euskara-gaztelania, castellano-vasco. (3. argit.,. argitaraldia) Elhuyar Fundazioa 2013 ISBN 9788495338815. PMC 920294977. (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  7. Elhuyar oinarrizko hiztegia : euskara-gaztelania, diccionario castellano-vasco. (3. argit. argitaraldia) Elhuyar 2013 ISBN 9788492457939. PMC 920294692. (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  8. «Elhuyar Hiztegiko bisita-kopuruak % 50 egin du gora | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  9. DiarioVasco.com saria Elhuyar Hiztegiak-entzat – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).
  10. «Diariovasco.com Sariak | 2019 Komunikazio Digital Sariak» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2019-07-19).

Kanpo estekak aldatu