Elena Poniatowska (Paris, Frantzia, 1932ko maiatzaren 19a) mexikar idazle, aktibista eta kazetaria da. 2013an Miguel de Cervantes saria jaso zuen.

Elena Poniatowska

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElena Poniatowska Amor
JaiotzaParis1932ko maiatzaren 19a (91 urte)
Herrialdea Mexiko
 Frantzia
Familia
AitaJean Joseph Évremond Sperry Poniatowski
Ezkontidea(k)Guillermo Haro (en) Itzuli
LeinuaPoniatowski (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza

fundacionelenaponiatowska.org
IMDB: nm0690426 Twitter: eponiatowska Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Gurasoak, Jean Evremont Poniatowski Sperry, Poloniako koroaren oinordekoa, eta Dolores (Paulette) Amor Parisen erbesteraturik bizi ziren. Hiri horretan jaio ziren Hélène (1932an), eta honen ahizpa Sofía. 1941ean, Paulette eta bere bi alabak Mexikora joan ziren, Bigarren Mundu Gerratik ihesi. Elenaren aita frantziar armadan sartua zenez gero, gerra amaitu arte ez zen familiarekin elkartu ahal izan. Bi neskek Magdalena Castillo haurtzainarekin ikasi zuten gaztelaniaz[1].

1949-1952 bitartean Elenak AEBetako barnetegi katoliko batean ikasi zuen. 1953an, Mexikora itzulitakoan, kazetari aritzea erabaki zuen. Excelsior egunkarian urte batez lan egin ostean, 1955ean Novedades egunkarira igaro zen, arrakasta handia lortuz. Garai hartan mugimendu ezkertiar eta feministan engaiatu zen[2].

1955ean Lilus Kikus, bere lehenbiziko eleberria, argitaratu zuen. Todo empezó el domingo (1963), Mexiko Hiriko biztanleen igandeetako bizimodua agertzen duen kontakizun-bilduma da. Hasta no verte Jesús mío (1969) andre garbitzaile baten peripeziei buruzko ohitura-eleberria da, eta La noche de Tlatelolco (1971), 1968ko urriaren 2an Mexiko Hirian gertatutako ikasle-sarraskiaren inguruko kronika. Querido Diego, te abraza Quiela liburuan (1978), Diego Rivera eta Angelina Beloff margolarien arteko harremana birsortu zuen. Hamar urte behar izan zituen Tinísima (1992), Tina Modotti argazkilariaren omenezko eleberria, idazteko. El tren pasa primero liburuarekin (2005) Rómulo Gallegos saria irabazi zuen eta Leonora eleberriarekin 2011ko Biblioteca Breve saria[1][2].

Idazlanak aldatu

  • Lilus Kikus. 1955. Eleberria.
  • Todo empezó en domingo. 1960
  • Los cuentos de Lilus Kikus. 1967. Ipuinak.
  • Hasta no verte, Jesús mío. 1969. Eleberria.
  • La noche de Tlatelolco. 1971. Kronika.
  • Querido Diego, te abraza Quiela. 1978
  • Gaby Brimmer. 1979
  • De noche vienes. 1979
  • Fuerte es el silencio. 1980
  • El último guajolote. 1982
  • Querido Diego, te abraza Quiela y otros cuentos. 1984. Ipuinak.
  • La flor de lis. 1988
  • Nada, nadie. 1988
  • Tinísima 1992. Eleberria.
  • La piel del cielo. 2001. Eleberria.
  • El tren pasa primero. 2005. Eleberria.
  • Leonora. 2011. Eleberria.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Elena Poniatowska Escritoras.com
  2. a b Elena Poniatowska Biografiasyvidas.com

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elena Poniatowska  


  Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.