Elena Odriozola

Ilustratzaile donostiarra

Elena Odriozola Belastegi (Donostia, 1967ko azaroaren 27a - ) ilustratzailea da, Euskal Herriko nahiz atzerriko argitalpenetarako lan ugari egindakoa eta Euskal Herrian nahiz nazioartean hainbat sari eskuratu dituena, hala nola Euskadi Saria ilustrazio arloan (2009 eta 2013), Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala (2015) eta Bratislavako Ilustrazioen Nazioarteko Biurtekoko Urrezko Sagarra (2015).

Elena Odriozola

Bizitza
JaiotzaDonostia1967ko azaroaren 27a (56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea
Jasotako sariak
elenaodriozola.blogspot.com.es

Ilustratzaile ibilbidea aldatu

Elenaren aita eta aitona margolariak ziren eta haiek kutsatu zioten margolaritzarekiko zaletasuna. 13 urte zituela, aitak margolaritza eskoletara apuntatu zuen. Gerora, Arte eta Dekorazio ikasketak burutu zituen, eta, 1989an, publizitate agentzia batean lanean hasi zen. Han eman zituen bere lehen urratsak ilustrazioaren munduan.[1] Baina 1995ean argitaratu zen berak ilustratutako lehen liburua, Jesus Mari Olaizola "Txiliku"k idatzitako Agure jakagorria (Elkar, 1995). Ordutik hona ehun liburu baino gehiago ilustratu ditu, hainbat eta hainbat hizkuntzatara itzuli direnak. Aitortza ugari ekarri dizkio bere lanak. Besteak beste, Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala, 2015ean; Bratislavako Ilustrazioen Nazioarteko Biurtekoko Urrezko Sagarra eta Ilustrazioaren Euskadi Saria bi aldiz, 2009an eta 2013an.[2][3]

Ilustrazio teknika aldatu

 
Elena Odriozola, Iholdi pertsonaiaren irudia

Teknikari dagokionez, Odriozolak arkatza, akuarelak eta kolore apalak dituen paleta erabiltzen ditu. Bere ilustrazioak narratiboak dira eta kontatzen duen guztiak du ilustratzailearen interpretazioa eta ikuspuntua. Oso era pertsonal eta nahastezinean marrazten du, bere pertsonaiek sentiberatasun, samurtasun eta inozentzia kutsua dutelarik. Aldi berean, hauen originaltasuna indarrez eta irmotasunez beterik daude. Bere pertsonaiak modu hieratiko batean mugitzen dira, beste batzuk aldiz, modu azkar eta dinamikoan. Puntu formako begiek sinpatia erakusten dute. Aldiz, beste batzuetan, ez dute ezer adierazten, baina milaka sentsazio iradokitzen dituzte. Ilustratzaile honek marraztutako pertsonaia gehienak emakumezkoak izan dira eta haien izenak obren izenburuan agertzen dira euren buruzko informazioa ematen digutelarik.[1]

Bere estilo propio eta markatua du pertsonak irudikatzeko. Ezaugarri edo bereizgarri nagusia irudi guztietan lepoa da; lepo-zabalak marrazten ditu eta zenbat eta umeago izan orduan eta lepomotzagoak. Egileak ezaugarri horri buruzko gogoeta batean adierazi zuenez, "helduak garenean burua bihotzetik banantzen dugu" eta horregatik irudikatzen ditu haurrak lepomotzagoak.[4]

Lanerako erabiltzen dituen tresnen artean, azken aldian, batez ere, pintura akrilikoa eta sumi-e papera baliatzen ditu. Cutter-a ere ondoan izaten du orain, eta, betiko arkatza eta ezabagailua.[4]

Bere erreferentziazko egileak asko dira, baina gehien miresten dituenak: Nathalie Parain, Wolf Erlbruch, Sempé, Arthur Rackham, Lisbeth Zwerger eta Czechka dira, besteak beste.[4]

Bere esanetan “ niretzat marrazten dut” […] ‘’sentitzen duzuna egiten baduzu, hori ondo doa’’.[5]

« Elena Odriozolarekin hizketan

Ilustrazioko Euskadi saria jaso du Elena Odriozolak. Txikitatik datorkio marrazkigintzarako zaletasuna. Arte eta dekorazioa ikasi eta maketatzaile eta publizitate arloko lanetan zebilela, agentzia itxi egin zuten. Orduan, dena utzi eta liburuak ilustratzeari ekin zion. Harrezkero, 70 liburu inguru edertu ditu.

Nola definituko zenuke zeure estilo hori? Gauza sinpleak gustatzen zaizkit, garbiak. Batez ere, pertsonaien bidez adierazten ditut sentimenduak eta emozioak, gauza gutxirekin... Gauza gehiago jarriz gero, oso barroko ikusten dut eta berehala pentsatzen dut “Hau zertarako? Kanpora!”.

Zer da zuretzat marraztea? Zerbait adierazteko daukadan modua. Askoz hobeto espresatzen naiz marrazten hizketan baino. Bizitzeko era bat. Ez da lan bat, gustatzen zaidana egitea baizik. Oso ondo pasatzen dut marrazten, askotan horretan nabilela ingurua desagertzen zait.

Nola egiten duzu lan? Irakurri, pentsatu, hasierako zirriborroa... Era askotara izan daiteke, baina normalean irakurtzea da lehen pausoa, gustatzen zaidan ala ez ikusteko. Gustatzen ez bazait, ezetz esaten dut. Aldiz, gustura ilustratuko dudala iruditzen bazait, irakurri, zer sentitzen dudan ikusi, ea zer etortzen zaidan... eta egin! Liburu bat irakurtzen duen edonork berehala irudikatzen du buruan nolakoak diren pertsonaiak, denok daukagu ahalmen hori. Baina, nire ustez, ez da marraztu behar testuan dagoena, marrazkiak pixka bat haratago joan behar du. Nahiz eta testuarekin batera joan, ilustratzailearen ikuspegia agertu behar da bertan, sentiarazten diona.

Beraz, testu batek sentimendurik inspiratzen ez badizu, ezetz esaten duzu? Bai. Orain lehen baino gehiagotan esaten dut ezetz, buruari buelta gehiago ematen dizkiodalako. Lehen errazago egiten nituen gauzak, gehiegi pentsatu gabe. Orain desberdin ikusten ditut gauzak, eta horretan badute zerikusirik lan honetan daramatzadan urteek.

»

—(M. Egimendi, AIZU! Aldizkaria. Moldatua)[6]


Lanak[7] aldatu

Asko dira Elena Odriozolak burututako lanak. Mariasun Landa, Juan Kruz Igerabide eta, bereziki, Patxi Zubizarretarekin aritu da lanean. Sentsibilitate eta estilo komun batek lotzen ditu Odriozola autore hauekin. Euskarako lanak ez ezik, gaztelaniazkoak, katalanezkoak edota ingelesezkoak ere ilustratu ditu irudigile donostiarrak.

 
Elena Odriozola, Usoa pertsonaiaren irudia

Azken urteetako lanak aldatu

  • Eguberria: 24 ohitura, kantu eta istorio. Juan Kruz Igerabide / Elena Odriozola (Nerea, 2012).
  • Haizea sahats artean. Keneth Grahame / Elena Odriozola (Erein, 2013).
  • Ur: erori ez nahi duen tanta. Juan Kruz Igerabide / Elena Odriozola (Denonartean, 2014).
  • Mundua baloi batean. Patxi Zubizarreta / Elena Odriozola (Elkar, 2014).
  • Galtxagorri langileak. Mitxel Murua / Elena Odriozola (Ikaselkar, 2014).
  • Ahatetxo itsusia. Arantza Zugazagasti / Elena Odriozola (Ikaselkar, 2014).
  • Gulliver Liliputen. Arantza Zugazagasti / Elena Odriozola Ikaselkar, 2014.
  • Izei txikia. Joxantonio Ormazabal /Elena Odriozola (Ikaselkar, 2014).
  • Elsa eta paradisua. Mariasun Landa / Elena Odriozola Giltza, 2015.
  • Azken balada. Mariasun Landa / Elena Odriozola (Erein, 2016)

Diseinu-lanak aldatu

Topaketa profesionalak eta tailerrak aldatu

  • ‘’Sagu txiki, sagu maite’’ Donostiako Musika Hamabostaldia, abuztuaren 31n. (2016) Donostia, (Kursaal Auditorioko Foyer-a). 7 urtetik gorako haurrei zuzendutako ilustrazio tailerra.
  • 2017— Elena Odriozola Irudika ekitaldian, Euskal irudigileak Elkarteak antolatutako Nazioarteko ilustrazio topaketa profesionala. (2017/11/11)

Erakusketak aldatu

  • 2005— lustrísimos: Panorama de la ilustración infantil y juvenil en España .eta Boloniako Liburu Azoka Bolonia
  • 2010— 47.Boloniako Nazioarteko Liburu Azoka, 47.(2010-3-32/26)
  • 2012— 30. Mostra Internazionale d’illustrazione per l’Infanzia: Panorama 2012’’
  • 2013 — Ilustratzailearen txokoa: Elena Odriozola., Aiete Kultur Etxea , 2013ko maiatzaren 15etik irailaren 15era, Donostia
  • 2014 — Elena Odriozola Tropecista Lugaritz Kultur Etxea , 2014eko martxoaren 21etik apirila 30ra, Donostia

Erakusketa honetan oinarritzen da XIII. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa 2014

Merezimenduak aldatu

  • 2003— Bratislavako Ilustrazioen Biurtekoko deialdian aipamena
  • 2006— IBBY-ren Ohorezko zerrenda , Atxiki sekretua lanarekin.
  • 2007— Martin Salisbury ren Play Pen : New Children's Book Illustration ” liburuan aukeratua.
  • 2013— Bratislavako Ilustrazioen Biurtekoko deialdian aipamena.

Sariak[9] aldatu

  • Kultura Ministeritzako Haur eta Gazte Ilustrazio bigarren saria , (2006)
  • Euskadi Saria, Aplastamiento de las gotas lanagatik (2009)
  • CJ Picture Book Award for new publications, 2010, CJ Culture Foundation (2010), Oda a una estrella
  • Euskadi Saria, Tropecista lanagatik (2013)
  • Junceda Internacional Saria, (2014)[10]
  • Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala, (2015)
  • Bratislavako Ilustrazioen Biurtekoko Urrezko Sagarra, Frankenstein lanagatik (2015)
  • Bratislavako Ilustrazio Biurtekoaren sari nagusia 'Sentimientos encontrados / Etxean barrena' libururako egindako lanagatik (2021) [11]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Elena Odriozola» Peonza: Revista de literatura infantil y juvenil (97): 87-88..
  2. Elena Odriozolaren bibliografia. (Noiz kontsultatua: 2016-06-08).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Espainiako Ilustrazio Saria, Elena Odriozolarentzat. .
  4. a b c «Elena Odriozola» Infobibliotecas (16): 42-47..
  5. [‘’Orain 48: Elena Odriozola.. (EITB,2010). (Noiz kontsultatua: 2016/08/23).
  6. EHU sarbide-proba 2010. .
  7. «Elena Odriozola» CLIJ (216): 23..
  8. «Elena Odriozola» Leer (286): 38-39..
  9. «Sariak» www.galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2016-05-19).[Betiko hautsitako esteka]
  10. Junceda Internacional 2014. .
  11. «Elena Odriozolak Bratislavako Ilustrazio Biurtekoaren sari nagusia irabazi du» El Diario Vasco 2021-10-15 (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).

Kanpo estekak aldatu