Elena Loyo Menoyo (Zuia, Araba, 1983ko urtarrilaren 11) arabar atleta da, iraupen-lasterketan aditua. Modelo ere aritu zen, 2005ean Miss Araba izan izan zen.

Elena Loyo

Bizitza
JaiotzaZuia1983ko urtarrilaren 11 (41 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta, iraupen-lasterkaria eta modeloa
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14613625 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Nerabe zelala, lasterketa bat korritu zuen herrian, eta, entrenatu gabe, bigarren egin zuen. Gasteizko atletismo talde bat zegoen, eta haiekin entrenatzen hastea proposatu zioten. Baina autobusean hara eta hona ibili behar izateazama handia zen. Gero, gainera, unibertsitatean hasi zen, eta nahikoa lan zuen ingeniaritza ikasketekin.[1] Ingeniaritza tekniko mekanikoa ikasi zuen. Karrera ikasten ari zela, zerbitzari gisa lan egin zuen, klase partikularrak ematen zituen eta modelo gisa lan egin zuen independentzia ekonomikoa lortzeko.

2010ean hasi zen korritzen, 27 urte zituela,[1] marka onak lortuz, podiumetik gertu edo herri lasterketetan irabaziz. Horregatik erabaki zuen atletismoan profesionalki aritzea, Martin Fiz entrenatzaile zuela.

2021 Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako suziria botatzeaz arduratu ziren Elena Loyo atleta eta Ruth Brito triatleta (Lanzarote, 1980), beste hiru emakume kirolarirekin batera: Arantza Navarro medikuntza arloko ikerlaria, Maria Jose Saez de Cortazar Xixiluko hostalaria eta Jaione Prado merkataria, Exclusivos Moda-ren sortzailea.[2] Gasteizko andre guztiak ordezkatu nahi izan zituzten:

«Hiriari ekarpena egiten saiatzen garen andreak gara. Keinu hauek oraindik beharrezkoak dira.»[3]

Korrikalari ibilbidea aldatu

2020an Bilbao Atletismo Santutxu klubeko korrikalariaren ametsetako bat, Tokioko Olinpiar Jokoetara joatea zen.[4] Tokioko Olinpiar Jokoetako maratoian aritzeko gutxieneko marka: 2.28.25. lortu zuen 2020ko abenduan, Valentzian (Herrialde Katalanak). 2020an Erregetako Nazioarteko Krosa ere irabazi zuen, denbora 33:46.[5]

2021eko abuztuaren 7an Olinpiar Jokoetako maratoia, Sapporon (Tokio), 29. postuan amaitu zuen. Peres Jepchirchirrek irabazi zuen lasterketa. Marka ez zen garrantzitsuena, indarrak ondo neurtzea baizik. Loyo 45.a zen 15. kilometroan, 47.a maratoi erdian, 35.a zenbaki bereko kilometroan, eta 29. helmugaratu zen. Haren marka: 2.34.38, batez beste 3.40 minutu kilometro bakoitza egiteko.[6]

2022ko urrian Basque Teameko atleta arabarrak Donostiako maratoi erdia irabazi zuen.[7]

Palmaresa aldatu

2019an Espainiako maratoi erdiko txapelduna.[2]

2020an Espainiako maratoi erdiko txapelduna.[2]

2020an Erregetako Nazioarteko Krosa irabazi zuen.[5]

2021eko abuztuaren 7an Olinpiar Jokoetako maratoia, Sapporon (Tokio), 29. postuan amaitu zuen.Denbora: 2.34.38, batez beste 3.40 minutu kilometro bakoitza egiteko.

2022ko urrian Donostiako maratoi erdia irabazi zuen.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Gascon, Ainara Arratibel. ««Berandu hasteak mesede egin dit»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Cinco mujeres de éxito lanzarán el Chupinazo de La Blanca» El Correo 2022-07-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  3. Puelles, Maixa Utrera. ««Keinu hauek oraindik beharrezkoak dira»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  4. Etxeberria, Julen. «Hobe berandu inoiz ez baino» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
  5. a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-09). «Carlos Mayo y Elena Loyo se adjudican la Gimnástica de Ulia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  6. Goikoetxea, Jakes. ««EDERRA IZAN DA»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  7. a b Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2022-10-03). «Elena Loyo atletak arabarrak irabazi du Donostiako maratoi erdia» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).

Kanpo estekak aldatu