El verdugo (euskaraz Borreroa) 1963ko umore beltzezko filma da, Luis García Berlanga espainiar zinemagileak zuzendu zuena. José Isbert, Nino Manfredi, Emma Penella, Alfredo Landa, Antonio Ferrandis, Lola Gaos, José Luis López Vázquez, Ángel Álvarez, María Luisa Ponte, María Isbert, Julia Caba Alba, José María Prada, José Luis Coll, Xan Das Bolas, Emilio Laguna eta Xesc Forteza izan ziren antzezle nagusiak.

El verdugo
Jatorria
Argitaratze-data1963
IzenburuaEl verdugo
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia eta Italia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia dramatikoa
Iraupena95 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k)Madril eta Mallorca
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Luis García Berlanga
Gidoigilea(k)Ennio Flaiano
Luis García Berlanga
Rafael Azcona


Antzezlea(k)
Nino Manfredi
Guido Alberti
José Isbert
Emma Penella
José Luis López Vázquez
Ángel Álvarez (en) Itzuli
Julia Caba Alba (en) Itzuli
María Luisa Ponte (en) Itzuli
María Isbert
Chus Lampreave
Alfredo Landa
José Sazatornil
Rafael Hernández (en) Itzuli
Félix Fernández
Elvira Quintillá
José Orjas (en) Itzuli
Xan das Bolas (en) Itzuli
Emilio Laguna Salcedo (en) Itzuli
Erasmo Pascual (en) Itzuli
Lola Gaos
Goyo Lebrero
Sergio Mendizábal
Pedro Beltrán (en) Itzuli
Antonio Ferrandis





[[Kategoria:Ángel Álvarez (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Julia Caba Alba (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:María Luisa Ponte (en) Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Rafael Hernández (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:José Orjas (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Xan das Bolas (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Emilio Laguna Salcedo (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Erasmo Pascual (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Pedro Beltrán (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EdizioaAlfonso Santacana (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMiquel Asins Arbó (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaTonino Delli Colli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEspainia
Argumentu nagusiaheriotza zigorra

IMDB: tt0057643 Filmaffinity: 411856 Allocine: 5220 Rottentomatoes: m/the_executioner_1963 Allmovie: v104312 TCM: 85254 Edit the value on Wikidata
kronologia
El verdugo La Tía Tula (en) Itzuli

Heriotza zigorraren kontrako alegatua eta frankismoaren kritika da. Oihartzun handia izan zuen Veneziako Zinemaldian aurkeztu zelarik, baina Espainian zentsuratua izan zen. Espainiar zinemako film klasiko edo maisulantzat hartzen da.[1]

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Amadeo (José Isbert), Madrilgo Auzitegiko borreroak exekutatu berri duen presoaren gorpua eraman behar duen beiraetxeko José Luis (Nino Manfredi) langilea ezagutuko du. José Luisek ez du neska-lagunik topatzea lortzen, inguruko neska guztiak beiraetxe batean gorpuen artean lan egiten duela jakiten dutenean ihes egiten baidiote. Amadeoren alaba Carmenek ere (Emma Penella) ez du mutil-lagunik topatzea lortzen, bere senargai guztiak haren aita borreroa dela jakitean ihes egiten baidiote. Carmenek José Luis "harrapatu" eta haurdun geldituko da.

Elkargoak Amadeori funtzionarioa denez etxebizitza bat eskainiko dio, baina Amadeok hura denbora baterako besterik ez duela izango badaki, etxebizitza emango dioten unean jada lanbidetik erretiratua egonen baita. Carmenek eta bere aitak etxebizitza mantendu asmoz José Luisek borrero lanbidea har dezan engainatuko dute, betiere inor exekutatzera iritsiko ez dela ziurtatzen diotelarik. Baina Mallorcan burutu beharreko exekuzio baten agindua ailegatzean, José Luisek izu-ikaraz lanpostutik dimititu egingo du, nahiz eta erabaki horrek etxebizitza galdu eta ordura arte kobratutako nominak itzuli beharra izan beharko dituela jakin arren. Amadeo eta Carmen aita-alabak berriz ere José Luisek azken unera arte itxoin dezan katramilatuko dute, exekutatu beharreko presoa gaixo izanik bere kabuz hilko dela sinistaraziko diotelarik. Azkenik, eszena ahaztezin batean, José Luis koitadua garrote vilera borreroa beharrean kondenatua balitz bezala bere betebeharra burutu dezan arrastaka eramango dute.

Aktoreak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Apaolaza Avila, Urko. Borreroa: herritarrek gorrotatutako funtzionarioa. Argia, 2006ko martxoak 12, CC BY-SA, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-2-25).

Kanpo estekak aldatu