El sexto sentido (Sobrevila)

El sexto sentido (euskaraz Seigarren zentzumena) 1929ko Nemesio Manuel Sobrevila bilbotar zinema zuzendariaren zinema mutuko drama film bat da. Filma Madrilen egin zen, 1929ko apirilean eta maiatzean. Film abangoardista eta surrealista da, kostunbrismoaren eta foilletoien zenbait elementuez nahasturik.

El sexto sentido (Sobrevila)
Jatorria
Argitaratze-data1929
IzenburuaEl sexto sentido
Jatorrizko hizkuntzabaliorik ez
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma, Zinema esperimentala eta film mutua
Iraupena70 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k)Espainia eta Madril
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Nemesio Manuel Sobrevila
Gidoigilea(k)Nemesio Manuel Sobrevila
Antzezlea(k)
Ricardo Baroja
Arturo Fernández
Eusebio Fernández Ardavín (en) Itzuli


[[Kategoria:Eusebio Fernández Ardavín (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaNemesio Manuel Sobrevila

IMDB: tt0020389 Filmaffinity: 716388 Allmovie: v571120 Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmak bi bikoteen historia narratzen du. Gizonezkoak bat baikorra eta bestea ezkorra dira. Lehenengoaren bikoteak bizitzaz disfrutatzen du, besteak, bitartean, beti daude aspertuta. Ezkorraren neska-lagunak bere aitari zezenketak ikusteko sarrera bat erosi dio. Bikotekideak susmo txarrak ditu: nondik atera du dirua? Egoera argitzeko Kamus doktorearengana joango dira. Kamus artista mozkortia eta filosofoa da. Haren ustez zinema seigarren zentzumena da.

Aktoreak aldatu

Gehienak Soldevilaren lagunak ziren. Guztien artean Eusebio Fernández Ardavínek 1949an Bilbon egin zen beste film batean hartu zuen parte, Neutralidad. Hauek izan ziren aktoreak:

Filmaren ibilbidea aldatu

Filma estreinatu zenean ez zuen arrakasta handirik izan. Donostiako Zinemaldiaren bigarren edizioan, aldiz, filma berreskuratua eta proiektatua izan zen. Une horretatik ezagutzera eman zen eta film gurtua bihurtu zen.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu