El proceso de Burgos 1979 urtean eginiko film dokumentala da, izen bereko gertaera historikoan oinarritutakoa. Imanol Uribek egin zuen film hau.

El proceso de Burgos
Jatorria
Argitaratze-data1979
IzenburuaEl proceso de Burgos
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena134 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Imanol Uribe
Antzezlea(k)
Bestelako lanak
MusikagileaHibai Rekondo
Argazki-zuzendariaJavier Agirresarobe

IMDB: tt0084541 Filmaffinity: 435816 Allmovie: v161141 TCM: 482002 Edit the value on Wikidata

1979ko Donostiako Zinemaldiaren "Perla del Cantábrico" saria lortu zuena (gaztelaniaz egindako film onenaren saria 1979ko edizio hartan).[1] Zinemaldiko emanaldia ez zen erraza izan, Imanol Uribek urte batzuen buruan gogoratu zuen bezala[2]: dirua eskaini zioten dokumentala lehiatik ateratzeko; proiekziorako kopiak furgoneta inkognito batetik ia klandestinoki sartu zituzten aretoetara, baina azkenean emandakoan ez zen kontrako erreakzio berezirik izan.

Edukia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pelikula honek elkarrizketak eta testigantzak biltzen ditu Burgosko epaiketarekin lotutako jendearekin. Gogora ekartzen duenez, ETAk Melitón Manzanas 1968an erail ondoren prozesu judiziala etorri zen 1970eko abenduaren 3an, oihartzun handia izan zuena munduan eta bide horretatik Frankismoaren hasierako asmoak aldarazi zituena. Gipuzkoan ezarri zen salbuespen egoera eta izandako ehundaka atxiloketak ere aipatzen dira dokumentalean.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Todos los premios y nominaciones de El proceso de Burgos» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  2. IMANOL URIBE Trailer. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).

Kanpo estekak aldatu