El Soplao (kantabrieraz: El Sopláu) Kantabriako Arneroko mendilerroan dagoen kobazuloa da, Herrerías, Valdáliga (Labarces eta Roiz herriak) eta Rionansa (Celis herria) udalerrietan. Bere formazio geologikoen kalitate eta kantitateari (espeleotemak) esker, mundu mailako leize nabarmenentzat hartzen dute.[1] 20 kilometroko luzera osoa izan arren, publikoari soilik 4 irekita daude. Bertan, oso ohikoak ez diren formazioak daude, heliktitak (grabitateari aurre egiten dioten estalaktita eszentrikoak) eta draperieak (sabaitik zintzilik dauden izara edo bandera zeharrargiak) kasu. Haitzuloa sortu zuten harri karstikoak Mesozoikotik datoz, Kretazeo garaitik hain zuzen ere, duela 240 milioi urte.

El Soplao
Motahaitzulo eta show cave (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′47″N 4°24′36″W / 43.2964°N 4.41°W / 43.2964; -4.41
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Artikulu hau leizeari buruzkoa da; aztarnategiari buruzkoa beste hau da: «El Soplao (anbar aztarnategia)».

Erreferentziak aldatu

  1. García Cortés, A.; Águeda Villar, J; Palacio Suárez-Valgrande, J. & Salvador González, C. I., ed. Contextos geológicos españoles. Una aproximación al patrimonio geológico español de relevancia internacional. Madril: Instituto Geológico y Minero de España ISBN 978-84-7840-754-5..

Kanpo estekak aldatu