El Raval (iraganean Txinatar Auzoa izenaz ezaguna) Kataluniako Bartzelona hiriburuko Ciutat Vella barrutia osatzen duten lau auzoetako bat da. 2005. urtean 46.322 biztanle zituen.

El Raval
Ciutat Vella, Bartzelona
El Raval auzoko irudia.
Administrazioa
Herrialdea Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Hiria Bartzelona
BarrutiaCiutat Vella
Geografia
Koordenatuak41°22′48″N 2°10′07″E / 41.38°N 2.1686°E / 41.38; 2.1686
El Raval is located in Bartzelona
El Raval
El Raval
Demografia
Biztanleria47.129 biz (2016)
Bestelako informazioa

El Raval auzoaren jatorria XIV. mendearen erdialdera Petri IV.a Aragoikoa erregeak etxebizitzaz betetzen hasi zen eremua babestu asmoz harresitutako gerriko berri bat eraikitzea agindu zueneko garaian kokatu behar da. Izatez, eremu hau itxitzeko asmo nagusia hiritarrak elikatzen zituen baratza eremu batetarako sarbidea izatean ere oinarritzen zen.

Itxitura berri honekin aurretik zirkulazio ardatz nagusien alboan eraikitako (Carme kalea, Hospital kalea, Tallers kalea eta Sant Pau kalea) erlijio eta aterpetxe izaerako hainbat eraikin berri ere barne hartzen ziren.

XVI. mendetik aurrera, behin Kontrarreforma ezarri ondoren, auzoa bere luzeran La Rambla pasealekuan zehar hedatu eta erlijio ordenen gogoko kokaleku bilakatu zen. Honela bada, bertan komentu eta serorategi ugari eraiki ziren (Jesusen Konpainiarena Belengo elizaren inguruan, Trinitarioak, Karmelitak...), hauek XIX. mendearen erdialderarte iraun zutelarik, orduan, ein batean Espainiar desamortizazioren ondorioz desagertu, eta La Boqueria eta El Liceu antzokiaren hornigai edo ekipamenduak gordetzeko eremu edo kokaleku aske bilakatu ziren.

Auzotar ezagunak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu