El Noticiero Bilbaíno

El Noticiero Bilbaíno 1875 eta 1937 artean Bilbon argitaratzen zuten egunkaria izan zen.

El Noticiero Bilbaíno
MotaEgunkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania
Argitaratze lekuaBilbo
Koloreazuri-beltzean
Banaketa
Banatze-eremua Euskal Herria
Maiztasunaegunkaria
Historia
IdeologiaForuzaletasuna
Identifikadoreak
ISSN9976-458X eta 2488-3514
1922ko edizioa

Bigarren Karlistaldian sortua, Manuel Etxebarria bere lehenengo zuzendaria izan zen.[1] Foruzalea eta euskaltzalea, Fidel Sagarminagaren korronte foruzale gogorren ahotsa izan zen.[2] Antonio Trueba idazleak Hoja Literaria atala zuzendu zuen. Ideologikoki kontserbadorea, Bigarren Errepublikaren hasieran irakurrienetariko bat izan zen.[3] Gerra Zibilean desagertu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Louzao Villar, Joseba. (2011). Soldados de la fe o amantes del progreso: Catolicismo y modernidad en Vizcaya (1890-1923). Logroño: Genueve Ediciones, 243 or..
  2. Corcuera Atienza, Javier. (1979). Orígenes, ideología y organización del nacionalismo vasco: 1876-1904. Siglo Veintiuno de España Editores, 133 or. ISBN 84-323-0367-4..
  3. Garitaonaindía Garnacho, Carmelo; Granja Sáinz, José Luis de la; versalita, Santiago de; Tuñón de Lara, Manuel. (1990). Comunicación, cultura y política durante la II República y la Guerra Civil: País Vasco (1931-1939). , 333 or..

Kanpo estekak aldatu