El Monserrate oktabatan idatzitako hogei kantutan banatutako olerki narratibo bat da, Cristobal de Viruesek idatzia, 1587an Madrilen argitaratua eta Garin monjearen eta Montserrat monasterioaren sorreraren elezaharra kontatzen duena.

Arrazoia IX. mendeko espainiar eliz eta erruki elezaharretatik dator. Garinek, ermitaua Montserrateko harkaitz bakartietan, Bartzelonako kondearen alaba bortxatu eta hiltzen du, deabruagandik aska zezan utzi ziotena. Hain ekintza izugarriaz damututa, penitentzia egiten doa Erromara aita santuaren barkamena lortzeko asmoz. Abentura zailen ondoren Erromara iritsita, aita santuak bere ermitara lau hankatan itzultzea eta belarrez eta sustraiez elika dadila agintzen dio haur batek Jainkoaren barkamena iragarri arte. Zazpi urteko penitentziaren ondoren, Mironek, monjeak hildako neskaren hiru hilabeteko nebak, mirariz, bere errua barkatua izan dela iragartzen dio. Garinek neskaren aitari bere hilketa aitortzen dio eta neska lurperatu zuen tokira daroa. Baina, mirariz, neska berpiztu egiten da eta Jainkoari sagaratzen zaio, Montserrateko komentua sortuz.

Lan honek arrakasta handia izan zuen mende bat baino gehiagoz, eta europar hizkuntzarik garrantzitsuenetara itzulia izan zen. Trebezia tekniko handi bat errekonozitu da Viruesengan, baita olerki honetan pertsonaia sinesgarri eta sendoen sortzea ere. Era berean, hagiografia eta eleberri bizantziarraren arteko nahasketa baliotsu bat da. Olerkariak berak lana berregin zuen bigarren zati batean, El Monserrate segundo (Milan, 1602).

Kanpo estekak aldatu