Ekuatore Ginearen independentzia

Ekuatore Ginearen independentzia 1968ko urriaren 12an aldarrikatu zen. Nazio Batuen Afrika deskolonizazetzo prozesu barruan burutu zen, Francoren diktaduraren hamaikagarren gobernupean. Frankoren izenean Manuel Fragak sinatu zuen Independentzia aldarrikapena.

Ekuatore Ginearen mapa.

Historia aldatu

Aurrekariak aldatu

Egungo Ekuatore Ginea Alfontso XIII.aren erreinaldian antolatu zen; horretarako lurraldeko kolonia desberdin batzuk elkartu ziren: Río Muni, Fernando Poo eta Elobey, Annobon eta Corisco. Frankistek ez zute lurralde hori libre utzi nahi eta 1956an Ginea Espainiarrari probintzia antolaketa ezarri zitzaion: Ginea Golkoko probintzia espainiarra alegia. 1959n, 46/49 legearen bidez, bi probintzia sortu ziren, ordea, Fernando Pooko probintzia eta Río Muni probintzia. Baina Nazio Batuen presioak zirela eta, 1963an frankistek erreferendum bat egin behar izan zuten, ondoren, lurraldeari autonomi administratiboa emateko. Lehen gobernu autonomo horren burua Bonifacio Ondó Edu izan zen eta, halaber, 1964tik, Ekuatore Ginearen Biltzar Orokorra sortu zen, Enrique Goriren presidentziapean.[1]

Independentzia prozesua aldatu

1965ko azaroan, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren laugarren batzordeak Espainiari Ekuatore Ginearen independentzia onartzeko data bat zehazteko erresoluzioaren proiektua onartu zuen. 1966ko abenduan Espainiako Ministroen Kontseiluak Konstituzio Konferentzia egitea erabaki zuen. Konferentzia 1967ko urrian ireki zen. Lehendakaria Fernando María Castiella nazioarteko Harremanetarako ministroa izan zen. Gineako ordezkaritzaren burua Federico Ngomo izan zen. Konferentziak 1968ko Gineako Konstituzioa prestatu zuen eta testua erreferendum batean onartua izan zen, 1968ko abuztuaren 11an. Erreferendumak Nazio Batuen babesa izan zuen. Konstituzio berriak aldeko %64,32 botoak eskuratu zituen. Konstituzio horren arabera gobernua, Biltzar Orokorra eta Auzitegi Gorena ezartzen ziren; epailak Lehendakariak izendatuak izango ziren.

1968ko irailaren 22tik irailaren 29 arte lehenenengo hauteskunde libreak egin ziren. Francisco Macías Nguemak eta bere alderdiak, Idea Popular de Guinea Ecuatorial, irabazi zuten. Aurkari gertuena Ondó Edu izan zen, Movimiento de Unión Nacional de Guinea Ecuatorial alderdiaren burua. 1968ko urriaren 12an Ekuatore Gineak erabateko independentzia lortu zuen. Macías presidente konstituzionala zen, Edmundo Bossio lehendakariordea eta, botereen aldaketaren zeremonian, Manuel Fragak presidente papera bete zuen.[2]

 
Francisco Macías Nguema, 1969ko billete batean.

Independentziaren aktaren sinadura aldatu

1968ko urriaren 11an Espainiaren ordezkaritza Ginearea joan zen. Beste askoren artean hauek zeuden bertan:

Egun berean, Espainiako Boletín Oficial del Estado delakoan, 2.467-1968 Dekretua argitatu zen non hauteskundeetan aukeratutako Presidentea, Francisco Macías Nguema, eta, halaber, Ekuatore Ginearen independentzia onartzen zen.


Independentzia aldarrikatu eta hiru egunetara, Macíasek Malabon Ekuatore Gineako Nazio Biltzarraren lehen saio presiditu zuen. Pastor Torao Sikara ganbararen lehendakari aukeratua izan. Antonio Eworo, bestetik, presidenteordea eta Armando Balboa akten idazkaria izandu zituzten. Ondoren, Macías, Kanpo-harremanetako ministroarekin, Atanasio Ndongo, eta Barneko ministroarekin, Ángel Masié, Ameriketako Estatu Batuetako Afrikako aferetarako Estatuko Idazkariordearekin, Josef Palmerrekin, laguntza eske elkarrizketatu ziren.

Krisia aldatu

Independentziaren ondorengo hilabeteak oso nahasiak izan zire. Herrialdearen estabilitate ekonomiko eta politikoa jaitsi egin zen. 1969ko otsailean Espainiarekin krisi diplomatikoak eztanda egin zuen, bestetik. Hilabete bat beranduago, martxoan, Macíasek Atanasio Ndongok zuzendutako estatu-kolpea salatu zuen. Haren iritziz atzean espainiarren eragina zegoen. Apirilan espainiar gehienak, 7.000 inguru, herrialdetik kanporatuak izan ziren.[2]

Diktadura aldatu

Ia berehala Macíasek errepresio bolada bortzirari ekin zion. Horren ondorioz nazioarteko isolamendua Ginearekiko ezarri zen. Atanasio Ndongo, Kanpo harremanetako ministroa, Saturnino Ibongo, NBE aurrean enbaxadorea, Pastor Torao Sikara, Biltzar Nazionalaren presidentea, Armando Balboa, Informazio eta Turismoaren ministroa, Bonifacio Ondó, oposizioaren burua, besteak beste, erailak izan ziren. 1969ko abenduan martxoko estatu-kolpearen bultzatzaileen aurkako epaiketa egin zuten. Enrique Gori, Norberto Balboa, Vicente Ntutumu, Luis Angue Bacale, Santiago Osa eta beste preso batzuk desagertu ziren, ziur aski erailak.[3] [4]1970eko abenduan oposizioko politikarien aurkako bigarren epaiketa militarra burutu zen. Aurretik, 1970ean, Macíasek Partido Único Nacional de los Trabajadores alderdia sortu zuen, gainontzeko guztiak debekatuz. 1971ko maiatzean Macíasek Konstituzioko artikulu batzuk ezabatu zituen eta alderdi bakarreko diktadura ezarri zuen. 1972ko uztailean, Konstituzio Lege berri bat ezarri zuen non bera, Macías diktadorea, betirako presidente bezala izendatua izan zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu