Marxismoan, ekoizpen-modua ekoizpen-indarrren garapen-maila (lehengaiak, kapitala eta lana) eta ekoizpen-harremanak (ekoizpena garatzen den harreman ekonomiko eta sozialak, erakundeak eta ideologia alegia) biltzen ditu. Halatan, Marxen iritziz, ekoizpen-modua ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko behar den teknikaz haraindi, gizartean eta ekonomian oinarritzen duen kontzeptu bat da. Marxek bost ekoizpen modu ezberdin bereizi zituen, historian izandako gizarte-ereudekin bat datozenak: komunala, esklabista, feudala, kapitalista eta komunista.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ekoizpen-indarra ulertzeko bideoa.

Terminoa, 1846ko Karl Marx eta Friedrich Engelsen "Ideologia alemaniarra" liburuan agertu zen lehen aldiz.

Ekoizpen-modu desberdinak marxismoaren arabera aldatu

Marxek, bere analisirako ekoizpen modu desberdinak erabili zituen eta literatura marxistak horrela egituratu izan ditu historiaren araberaː

  • Komunismo primitiboa
  • Ekoizpen-modu asiarra
  • Ekoizpen-modu esklabista
  • Ekoizpen-modu feuɖalista
  • Ekoizpen-modu kapitalista

Ekoizpen-modu definitu hauez gain, badaude eztabaidatuak izan diren beste ekoizpen-modu batzuk.

Kanpo estekak aldatu



  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.