Eketorp (suedieraz: Eketorps fornborg), Suedia hego-ekialdeko Öland uhartean dagoen eraztun itxurako gotorlekua da. Stora Alvaret eremuan dagoenez UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2000 urtean.

Eketorp
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaKalmarko konderria
Suediako udalerriaMörbylånga udalerria
Kokapen fisikoaStora Alvaret
Koordenatuak56°17′44″N 16°29′10″E / 56.2956°N 16.4861°E / 56.2956; 16.4861
Map
Arkitektura
Materiala(k)harria eta zurra
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Hasierako gotorlekua 400 urtearen inguruan eraiki zuten ölandarrek, hasiera batean erlijio funtzioekin eta honetaz gain nekazariak babesteko. Itxura zirkularra dauka lurraldea erabat laua baita eta etsaiak edozein aldetatik eraso lezakeelako. Hasierako gotorlekuak 57 metrotako erradioa zuen baina ondoren 80 metrotakoa eraiki zuten. 50 gela aurkitu dira, batzuk erdialdean eta beste batzuk harresian. 600 urtearen inguruan bertan behera utzia izan zen, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

XI mendean gotortu egin zuten egitura eta bigarren harresi bat eraiki zen inguruan. hainbat funtzio izan zituen ordutik aurrera, batez ere babesleku eta zalditegi. XX mendean erabat berriztu zuten.

Erabat induskatua izan da eta 24.000 tresna inguru aurkitu dira.

Turismoa aldatu

Öland uharteko turismogune nagusia da. Erdi Aroko borrokak antzezten dira eta museoa ere badu. Udan bisita gidatuak egiten dira.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu