Eikosanoide

Prostaglandinak, tronboxanoak eta leukotrienoak biltzen dituen lipido-taldeko konposatu bakoitza, gantz-azido poliasegabeetatik, eta batez ere azido arakidonikotik, eratorriak

Eikosanoideak lipidoen taldeko substantziak dira, 20 karbonotako gantz-azidoak oxidatuz eratzen direnak[1]. Zelulen arteko komunikazio bide konplexuetan hartzen dute parte[2].

E1 (PGE1) prostaglandinaren egitura kimikoa.
B2 tronboxanoaren egitura kimikoa.
2D (PGE1) prostaziklinaren egitura kimikoa.
B4 leukotrienoaren egitura kimikoa.

Historia aldatu

Eikosanoide izenak 20 karbonoei egiten die erreferentzia, grekerazko eicosa hitzak "hogei" esan nahi du. 1980 urtean erabili zuten izen hau aurrenekoz E. J. Corey eta bere laguntzaileek, baina aurreneko eikosanoidea 1935ean identifikatu zuen Ulf von Euler mediku suediarrak, prostaglandina hain zuzen ere[1]. Von Eulerrek Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen 1970an eta E. J. Coreyk Kimikako Nobel Saria 1990an.

Motak aldatu

Eikosanoide klasikoak lau dira, prostaglandinak, prostaziklinak, tronboxanoak eta leukotrienoak. Urtez urte egitura eta funtzio antzekoak dituzten molekula berriak aurkitzen joan dira, batzuen biosintesia eta ekintza mekanismoa oraindik zehazteko bidean daude.

  • Prostanoideak:
    • Prostaglandinak: 20 karbonotako gantz azido okertua dira, mutur batean karboxilo bat du eta erdialdean ziklopentano bat. Prostatan aurkitu ziren lehen aldiz, hortik beren izena.
    • Prostaziklinak: 20 karbonotako gantz azidoaren erdigunean bi ziklopentano agertzen dituzte.
    • Tronboxanoak: Prostaglandinaren antzeko egitura dute baina zikloa pentagonala edo hexagonala izan daiteke eta oxigeno atomo bat dauka. Odoleko tronbozitotan (plaketak) aurkitu ziren lehen aldiz.
  • Leukotrienoak: Eraztunik ez duten molekulak dira eta hiru lotura bikoitz dituzte, hortik trieno atzizkia. Leukozitoetan aurkitu ziren lehen aldiz. Hanturan hartzen dute parte.
  • Beste ekosanoide batzuk:
    • Eoxinak: Eosinofilotan agertzen dira. Egitura kimiko aldetik leukotrienoen oso antzekoak dira, sarritan haien taldean sartzen dira.
    • Azido hidroxieikosatetraenoikoak (HETE): Mintz plasmatikoaren potentziala erabiliz zelulak aktibatzen dituzte.
    • Erresolbinak (RvE)
    • Azido eikosapentanoikoak (HEPE)
    • Oxoeikosanoideak (Oxo-ETE)
    • Hepoxilinak (Hx)
    • Lipoxinak (Lx)
    • Epi-lipoxinak (epi-Lx)
    • Azido epoxieikosatrienoikoak (EET)
    • Azido epoxieikosatetraenoikoak (EEQ)
    • Isoprostanoak (isoP)
    • Isofuranoak
    • Endokanabinoideak eta Anandamidak

Funtzioak aldatu

Hauek dira eikosanoide nagusien funtzioak:

Izena Siglak Funtzioa
D2 Prostaglantina PGD2 Logurea sortzen du.
E2 Prostaglantina PGE2 Muskulu leunaren kontrakzioa eragiten du, mina, beroa edo sukarra eraginez.
F2 Prostaglantina PGF2 Umetokiaren kontrakzioak eragiten ditu.
I2 Prostaziklina PGI2 Plaketak elkartzea ekiditen du, odol hodiak handitzen ditu eta enbrioia kokatzea errazten du.
A2 Tronboxanoa TXA2 Plaketak elkartzen ditu eta odol hodiak estutzen ditu.
15d-J2 Prostaglantina 15d-PGJ2 Adipozitoak diferentziazioa abiatzen du.
B4 Leukotrienoa LTB4 Leukozitoen kimiotaxia kontrolatzen du.
C4 Leukotrienoa LTC4 Anafilaxiaren erantzuna aktibatzen du bronkiotako muskulu leunaren kontrakzioa eraginez.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Bergstroem, S.; Danielsson, H.; Samuelsson, B.. (1964-07-15). «THE ENZYMATIC FORMATION OF PROSTAGLANDIN E2 FROM ARACHIDONIC ACID PROSTAGLANDINS AND RELATED FACTORS 32» Biochimica Et Biophysica Acta 90: 207–210. ISSN 0006-3002. PMID 14201168. (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  2. «EICOSANOID» web.archive.org 2009-02-13 (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).

Kanpo estekak aldatu