Astronomian, eguzki antzeko, fotometrikoki gure eguzkiaren antzeko izarrei deritze, honako ezaugarri hauek dituztenak:

  • Gure eguzkiarena baino ± 500 Keko tenperatura (gutxi gora-behera 5200 eta 6330 kelvin artean).
  • Gure eguzkiarenaren %50 eta %200 arteko metaltasuna, izarraren disko protoplanetarioak planetak eratzeko antzeko hauts kopurua izan behar zuela esan nahi duena.
  • Gertuko izar kiderik gabea (hamar egun edo gutxiagoko orbita periodoa), izar laguntzaileak izar aktibitatea bultzatzen bait du.

Gure eguzkiarenaren are antzekoago ezaugarriak dituzten izarrei eguzki biki deritze. Eguzki antzekoen azterketa funtsezkoa da eguzkiaren ezaugarriak hobeto ulertzeko beste izar batzuekiko eta bizigarritasun planetarioarekiko.

Eguzki antzekoen adibideak aldatu

Honako zerrendan, eguzki bikitzat hartuak izateko bete beharreko baldintza batzuk betetzen ez dituzten eguzki antzeko batzuk agertzen dira.

Izena Konstelazioa Espektru mota Distantzia (Argi urteak) Oharrak
Alfa Centauri A Centaurus G2V 4,36 ]] Eguzkitik gertuen dagoen izar sistema
Alfa Centauri B Centaurus K1V 4,36
Tau Ceti Cetus G8V 11,9 Gure eguzkiak baino hamar aldiz asteroide eta kometa gehiago ditu bere inguruan orbitatzen
Eta Cassiopeiae A Cassiopeia G3V 19,4
36 Ophiuchi A Ofiuco K0V 19,5
Delta Pavonis A Indioilar G7V-IV 19,9 Azpierraldoi bihurtzeko fasean
Xi Bootis A Boötes G8V 21,8 BY Draconis izar aldagarria
107 Piscium Piscis K0V 24,4
Xi Ursae Majoris A Hartz Handia G0V 27,3 RS Canum Venaticorum izar aldagarria
61 Virginis Virgo G7V 27,8
Zeta Tucanae Tucana F9V 28,0
Ji1 Orionis Orion G0V 28,7
Beta Comae Berenices Coma Berenices G0V 30,0
61 Ursae Majoris Hartz Handia G7V 31,1
Alfa Mensae Mensa G7V 33,1
Iota Persei Perseo G0V 34,4 Azpierraldoi bihurtzeko fasean
Lambda Serpentis Serpens G0V 38,3
55 Cancri A Cancer G8V 40,9 Bost exoplaneta ezagun
HD 10307 A Andromeda G1.5V 41,2
HD 147513 Escorpius G3V 42,0 Exoplaneta bat
HD 172051 Sagitarius G6V 42,3 Darwin Proiektuaren helburu nagusi bezala hautatua
Ípsilon Andromedae Andromeda F8V 43,9 Hiru exoplaneta ezagun
HD 211415 Grus G0V 44,4
47 Ursae Majoris Hartz Handia G1V 45,9 Bi exoplaneta ezagun
Ni2 Lupi Lupus G4V 47,5
51 Pegasi Pegaso G5V 50,1 Planeta ezagun bat, Jupiter bero motakoa.
Iota Horologii Horologium F9V 50,6 Planeta erraldoi ezagun bat 0,91 unitate astronomikora.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu