Egiptoko aro protodinastikoa

Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko aro protodinastikoa (ohi K.a. 3200 eta K.a. 3000 bitartean kokatzen dena), Egiptoko aro aurredinastikoaren azken fasetzat hartzen da. 0 Dinastia edo Aro aurredinastiko berantiarra bezala ere ezagutzen da.

Sukarriz eta boliz eginiko aizto zeremoniala. Guebel el-Arak. K.a. 3200.

Egiptoar gobernarien 0 dinastia, urte askoan, egiptologoek baztertu egin zuten, soilik Flinders Petriek eta Emile Amelineauk Abidoseko Umm el-Qaabeko hilerrian, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eginiko indusketetatik eta James Edward Quibellek Hierakonpolis edo Nejenen eginiko indusketetatik aurrera onartzen delarik.

Aro aurredinastikoaren amaierarekin lotua dago, Naqada III aroa bezala ere deitua. Bertan, Egipton, K.a. 3200 eta K.a. 3100 bitartean gobernatu zuten zenbait gobernari daude: Horus-Ro edo Iry Hor (K.a. 3200-K.a. 3175), Horus Ka edo Ka Sehen (K.a. 3175-K.a. 3150) eta Horus Eskorpioi edo Serket (K.a. 3150-K.a. 3100).

Jatorriz Goi Egiptokoak ziren gobernari hauek, beti eztabaidagai dira, euren erreinuen hedapenari buruz giza zibilizazioen hain antzinako garaietan, baita Alemaniako Arkeologia Institutuak Abidosen eginiko indusketa berrien eta, duela gutxirarte, Michael Hoffmanek eta Barbara Adamsek Hierakonpolisen zuzendutakoen ondoren ere.

Lehen errege hauen nortasuna, Palermoko Harrian agertzen da, ia 700 urte beranduagokoa dena, eta ia 2000 urte beranduago egin ziren beste faraoi zerrenda batzuetan, Abidoseko Errege Zerrenda, Saqqarako Errege Zerrenda eta Turineko Errege Kanona kasu. Balizko gobernari baten irudikapenik antzinakoena, Abidoseko pitxer batean aurkitu da, eta hiri hau, hiriburua zen Tinisen hil gune bat zeneko garaikoa da. Haurdun dagoen emakume baten ondoan, shentia (gonatxoa) jantzita eta buruan luma bat daramatzan gizon bat irudikatzen da, mazo bat eutsiz, beranduago erregeen irudikapenetan errepikatu zen postura batean.

Garai honetan, lehenengo benetako hiriak agertzen dira, Tinis Abidosen, Nubet Kom Ombon, Nekheb El Kab edo Ilitiaspolisen, Nejen Hierakonpolisen, Per-Montu Hermontisen, Uetyeset-heru Edfun eta Ab Elefantinan.

Garai honetako tipikoak dira harrian zizelkaturiko ontzi bikainak, laban zeremonialak, Guebel el-Arakekoka bezala, kosmetikoentzako paletak edo mazo buru botibo eta gerrakoak.

Faraoi ezagunak aldatu

  • 0 dinastiako Iry Hor erregea, Tiniseko gobernari bezala errekonozitua dago, Naqada konkistatu zen garaia, bere erregealdian izatea litekeena delarik
  • Ka-Sehenek, bere aurreko erregearen konkistak jarraitu zituen, hegoalderantz, ziuraski, Nejen edo Hierakonpoliseko erresumarekin zuen mugararte.
  • Serketi dagokionez, badirudi oso litekeena dela Egipto bere erregealdian bateratu izana, Hierakonpoliseko Gordailu Nagusiko mazoan irudikatua baitago, Goi Egiptoko koroa zuria jantzia daramala erakusten duena. Hala ere, Behe Egipto konkistatu ote zuen zalantza geratzen da, edo lan hori, bere ondorengo erregea izan zen Narmerrek egin ote zuen (K.a. 3100-K.a. 3040), dinastia honetako azken gobernaria edo Egiptoko I. dinastiako lehena izango zena.

Gobernari aurredinastikoak aldatu

Gobernariak Goi Egipton:


Izena Iruzkinak Erregealdi garaia
Horus Eskorpioi I.a K.a. 3200
Belatz Bikoitz
Horus Ny
Horus Hat
Horus...
Horus Hedyu
Horus Iry
Horus Hut
Horus Ka
Horus Nineyt
Horus Krokodilo
Horus Eskorpioi II.a
Narmer (?) K.a. 3050

Gobernariak Behe Egipton, Palermoko Harrian idatzitakoak

Izena Iruzkinak Erregealdi garaia
...Pu K.a. 3200
Seka
Khaau
Tiu
Tyesh
Neheb
Uadynar
Mekhet
...A K.a. 3100

Tinis-Abidoseko gobernariak Naqada IIIa1 garaitik NaqadaIIIc1 garaiaren hasiera bitartean:

Izena Iruzkinak Erregealdi garaia
Orix zutoihal
Maskor
Arrain
Elefante
Zezen
Bucranium zutoihal (?)
Zikoina
Kanido
Bucranium zutoihal (?)
Eskorpioi I.a
Belatz (I)
Min zutoihal
(?)
Belatz II (?)
Lehoi
Belatz Bikoitz
...
Horus Iry (Iry-Hor)
Horus Ka
Horus Eskorpioi II.a
Narmer (?) K.a. 3050

Aro aurredinastiko honetako gobernarien balizko ikur edo izenak: Orix, Maskor, Arrain, Zezen, Zikoina, Kanido (?), abelburu zutoihala, Eskorpioi I, Belatz I, Min zutoihal, Belatz II (?), Lehoi, Belatz Bikoitz, Iry-Hor, Ka, Eskorpioi II, Narmer. Tokiko beste gobernari batzuk (gehienak 0 dinastiakoak, Naqada III garaia) Nb (edo R ?), Hedyu (-Hor), Pe + Elefante, Ny-Hor, Hat-Hor, Krokodilo, Belatz + Mer (edo Mer Dyehuty) eta Pe-Hor izan ziren. Belatz Bikoitzetik aurrera, 0 dinastiakotzat hartzen dira.


Aurrekoa
Egiptoko Aro aurredinastikoa
Antzinako Egiptoko aroak
Egiptoko aro protodinastikoa
Ondorengoa
Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarra

Kanpo estekak aldatu