Egiptoko XIX. dinastia

Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko XIX. dinastia, herrialdea, K.a. 1295etik K.a. 1186 inguru arte gobernatu zuten Egiptoko Inperio Berriko gobernariek osatzen dute. Egiptoko XVIII. dinastia garrantzitsuaren ondorengoak izan ziren, eta, arrakasta gehiago edo gutxiagorekin, herrialdearen egoera, Amenofis III.a eta bere aurrekoen egoerara aldatzen saiatu ziren.

XIX. dinastiako faraoiak aldatu

 
Ramses II.a Abu Simbelen

Orotara, zortzi faraoik osatzen dute dinastia hau, horietatik soilik lehenengo laurak nabarmendu ziren arren. Besteekin, Egipto, nazioarteko boterea eta eragina galtzen hasiko zen. Sekula gehiago ez zen berreskuratuko loriazko garai hura.

Jarraian agertzen diren izenak, greziartutakoak dira, ohikoenak, euren tituluen transkripzioekin jarraituta: Tronu izena edo Nesut-Bity, eta jaiotza izena edo Sa-Ra izena, faraoi hauek idazkun eta monumentuetan gehien erabili zituztenak.

Ramses I.a, Menheptyra Ramses

XVIII. dinastiako azken faraoia izan zen Horemheben chatya. Honen agindu guztiak jarraitu zituen eta borroka jarraitu zuen Siriar mugan. Jada oso edadetua zenean gobernatu zuen, eta soilik urte bete eta lau hilabeteko erregealdia izan zuen. Horregatik, elkargobernari bezala bere seme eta oinordekoa zena aukeratu zuen dinastia berriaren oinarriak hobeto ziurtatzeko.

Seti I.a, Menmaatra Sethy

Aurrekoaren semea. Historiako faraoirik handienetako bat da, eta bere erregealdiak iraun zuen 16 urteek, Akenatonek galdutako kolonia gehienak berreskuratzeko balio izan zuten. Eraikuntza handien garai bat ere izan zen, Abidoseko tenplu txundigarria kasu. Egiptok, galdutako urrearen zati handi bat berreskuratu zuen.

Ramses II.a, Usermaatra Ramses

Aurrekoaren semea, beharbada, Egiptoren historiako faraoirik ezagunena. Oso ohikoa ez zen erregealdi luze bat izan zuen, 67 urte iraun zuena, herrialdearentzako akabua izaten amaituko zuena. Hititen aurka borrokatuz hasi zen Qadeshko gudu ospetsuan, honen ondoren, bake hitzarmen bat sinatu zuelarik, honela, mendeak eta mendeak iraun zuen etsaitasun batekin amaituz. Eraikuntza aktibitaterik gehien erregistratu zuen erregea izan zen, sekula ez bezala, herrialdeko tenplu guztiak handituz, eta zenbait gehiago eraikiz, Abu Simbeleko tenplu ederra kasu, baita Deltan hiriburu berri bat sortuz ere, Pi-Ramses.

Merenptah, Baenra Merenptah

Bere aitaren erregealdi luzea, hondamendia izan zen, Merenptah, tronura, nagusiegi igo baitzen, eta egoera, gutxi gora-behera oparo mantentzeko gai ez zela. Hamar urte inguruko erregealdia izan zuen, Itsasoko herrien lehen erasoaldi bat egon zelarik, soilik oso modu nekezean kanporatu ahal izan zituenak. Uste denez, Bibliako Irteera liburuko faraoia da.

Amenmeses, Menmira Amenmeses

Aurrekoaren seme edo biloba. Lau urte inguruko erregealdia izan zuela ezagutzen da, baina, dirudienez, errege legitimoaren usurpatzaile bat izan zen, eta Tebaseko Amonen apaizen onespenaren ondorioz, Goi Egipto osoan eragin handia izan zuela. Bere erregealdian, dinastia boterea galtzen hasten da.

Seti II.a, Userkheperura Sethy

Merenptahren semea eta Amenmesesen balizko aita. Sei urteko erregealdia izan zuen, beharbada zertxobait gehiago, eta dinastia honen amaierako gainontzeko erregeak bezala, ia ez zen Pi-Ramses hiriburutik irten. Bere garaian, Hititen Inperioa ere erortzen hasi zen, baina ez zuen ezer egin orain aliatu zuenaren alde, eta, uste denez, nahiko barne arazo zituen izpiritu indarra erakusteko.

Siptah, Akhenra Siptah

Ez da ezagutzen bere senidetzea. Beharbada Amenmoseren semea zen, baina usurpatzailea ez zela izan ezagutzen da. Beste errege-haur bat izan zen, eta, ehun urte lehenago Tutankamon bezala, bere oinordekoa izango zen bera baino pertsona boteretsuago batek maneiatu zuen. Dirudienez, herrentasun larri bat zuen bernan, inongo zalantzarik gabe, noizbait ekintza militarrak egiteko ezgaitu zuena. Gaixotasun baten ondorioz hil zen sei urteko erregealdi baten ondoren.

Tausert, Sitra Tausert

Erregina-faraoia. Zortzi urteko erregealdia izan zuela uste da, baina ez da ezagutzen Siptahrekin elkargobernari bezala eman zituen sei urteak zenbatzen ote diren (dirudienez, elkargobernaritza hori existitu zen, Hatshepsut eta Tutmosis III.aren kasuan bezala). Siptahganako erreferentziak suntsitzea agindu zuen, eta, testu guztietan, Siptahren izena, Sethy II.agatik aldatu zuen, bere hildako senarra zena. Bere garaian, anarkia iritsi zen, eta ustezko jatorri siriarreko mamuzko faraoi bati buruz hitz egiten da. Uste denez, bere erregealdian gertatu zen Troiako Gerra.

Tauserten arazoz beteriko erregealdia, bat-batean ordezkatua izan zen jatorri ramesidarreko odol gehiagoren iritsierarekin, Sethnakhtekin, Egiptoko XX. dinastiaren sortzailea izan zena. Inperio Berriko errege etxeen artean, azkena eta ahulena izango zen, bere erorketa geroz eta azkarrago zihoalarik.

Faraoiak antzinako dokumentuetan aldatu

Manetonen epitomeetatik eta testu garaikideetatik transkribatutako izenak

Izen Arrunta Nesut-Bity izena Sa-Ra izena Sexto Julio Afrikano
(Jurgi Sintzeloren bertsioa)
Eusebio Zesareakoa
(Armeniar bertsioa eta Sintzelorena)
Flavio Josefo
(ikus Egiptoko XVIII. dinastia)
Erregealdi garaia
(± 50 urte)
Ramses I.a Menpehtyra Ramsés Rameses 1 (*) (aipatu gabe utzia) Rameses 1 (*) K.a. 1293-K.a. 1291
Seti I.a Menmaatra Sethy Setos 51 Setos 55 (aipatu gabe utzia) K.a. 1291-K.a. 1279
Ramses II.a Usermaatra Ramsés Rapsakes 61 Rampses 66 (**) Rameses Miammun 66 (*) K.a. 1279-K.a. 1213
Merenptah Baenra Merenptah Ammeneftes 20 (**) Ammeneftis 40 (**) Ammenofis 19 (*) K.a. 1213-K.a. 1202
Seti II.a Userjeperura Sethy Rameses 60 (aipatu gabe utzia) Setos 10 (*) K.a. 1202-K.a. 1195
Amenmeses Menmira Amenmeses Ammenemnes 5 Ammenemes 26 (aipatu gabe utzia) K.a. 1200-K.a. 1196
Siptah Ajenra Siptah (aipatu gabe utzia) (aipatu gabe utzia) (aipatu gabe utzia) K.a. 1195-K.a. 1189
Tausert Sitra Tausert Tuoris 5
(Homeroren Polibo)
Tuoris 7
(Homeroren Polibo)
(aipatu gabe utzia) K.a. 1195-K.a. 1188
  • Emandako izena eta erregealdi urte kopurua (Dodson)
  • Manetonen epigonoren batzuk, XVIII. dinastiaren barnean sartzen dituzte XIX. dinastiako faraoiren batzuk:
    • XVIII. dinastian kokatua (*). XVIII. dinastian errepikatua (**)
  • Erreferentziak: W. G. Waddell: Manetho; Cambridge 1940

XIX. dinastiaren kronologia aldatu

Honako egiptologo hauek estimatutako kronologia:


Aurrekoa
Egiptoko XVIII. dinastia
Egiptoko XIX. dinastia
Egiptoko XIX. dinastia
Ondorengoa
Egiptoko XX. dinastia

Kanpo estekak aldatu