Ega

Euskal Herriko ibaia
Artikulu hau Nafarroako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ega (argipena)».

Ega[1] Arabako hegoaldean jaiota ia ibilbide osoa Nafarroa Garaiko hego-mendebaldean egiten duen ibai bat da, Ebroren adarra. 113 kilometro luze da, eta 1.461 kilometro koadroko arroa drainatzen du.[2]

Ega
Datu orokorrak
Garaiera290 m
Motaibai eta ur-laster
Luzera113 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°36′48″N 2°37′27″W / 42.6132°N 2.6243°W / 42.6132; -2.6243
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.497 km²
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
Bokalea
()
Ebro

Geografia aldatu

Toloñoko mendietatik datorren erreka batek eta Iturrietako mendietatik (Entziaren hegoaldean) jaisten den beste batek eratzen dute. Sartalde-sortalde norabidean doa Lizarraraino. Hegoaldera abiatzen da ondoren eta Lerindik igaro eta gero, San Adrianen Ebro ibaira isurtzen da.[3]

Ega ibaiak Mendatza, Kanpanarea eta Zamarka erreken ura jasotzen du eskuinaldetik; Urederra eta Irantzu ibaiena ezkerraldetik. Kanpezu, Antzin, Legaria, Murieta, Zubielki, Arbeitza, Lizarra, Iratxe, Lerin, Carcar, Andosilla eta San Adrian herrietatik igarotzen da. Ebro ibaiak Nafarroatik jasotzen dituen hiru adar nagusietatik urriena da.[4]

Ibaiadarrak aldatu

Egaren ibaiadarrak hauek dira: Izki, Istora, Galbarra, Ubaria, Sardegi, Zelaieta, Urederra eta Irantzu.

Hidrometria aldatu

Ega ibaiaren emaria Andosillan neurtu zen 1912-2010 bitartean.[5] Ibaiak 1.445 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 99. Urteko batez besteko emaria segundoko 13,6 m³ da. Emari handiena otsailean du (25,7 m³/s), eta txikiena abuztuan (2,8 m³/s).

Ega ibaiaren batez besteko emariak (/s), Andosillan neurtuak
Datuak: 1912 eta 2010 artean

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa