Edward Witten (Baltimore, Maryland, 1951ko abuztuaren 26a) estatubatuar matematikaria da. Ikasketak Brandis Unibertsitatean eta Princetonen egin zituen. Doktoregoa amaitu ondoren, Harvardera joan zen 1980ra arte. Urte horretan, fisikako irakasle hautatu zuten Princetonen. MacArthur beka irabazi ondoren, Princetonen aritu zen lanean, 1987an Ikerketa Aurreratuetako Institutuan irakasle izendatu zuten arte. Fisikari matematikoa dela esan liteke funtsean, argitalpen gehienek fisikarekin baitute zerikusia. Kiotoko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan (1990), Fields domina jaso zuen. Sari hori irabazteko ekarpenik garrantzitsuena masa positiboaren aieruaren froga errazago bat da (lehenengoa Yauk egin zuen). 1984an, Supersymmetry and Morse (Supersimetria eta Morseren teoria) izeneko artikulua argitaratu zuen Journal of differential geometry aldizkarian. Artikulu horrek eragin handia izan zuen geometria diferentzialaren arloan. 2011n, hirurehun eta berrogei argitalpen baino gehiago zituen plazaratuta kuantuen eta soken teoriei buruz.

Edward Witten

Bizitza
JaiotzaBaltimore1951ko abuztuaren 26a (72 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPrinceton
Familia
AitaLouis Witten
Ezkontidea(k)Chiara Nappi (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Brandeis University (en) Itzuli
Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Park School of Baltimore (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaFisika eta Matematika zientzietan doktorea
Tesi zuzendariaDavid Gross
Doktorego ikaslea(k)Shamit Kachru (en) Itzuli
Cumrun Vafa (en) Itzuli
Dror Bar-Natan (en) Itzuli
Xiao-Gang Wen (en) Itzuli
Sergei Gukov (en) Itzuli
Steven Giddings (en) Itzuli
Eva Silverstein (en) Itzuli
Jonathan Bagger (en) Itzuli
Scott Elliot Axelrod (en) Itzuli
Eric Redmund Sharpe (en) Itzuli
Christopher Thompson (en) Itzuli
Christopher Edward Beasley (en) Itzuli
Mukund Rangamani (en) Itzuli
Cedomir Crnkovic (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)David Gross
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikari teorikoa
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ameriketako Fisika Elkartea
Royal Society
Ameriketako Matematika Elkartea
sns.ias.edu… eta sns.ias.edu…

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Witten  
  Artikulu hau Marylandeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.