Eduardotar Aroa (ingelesez Edwardian era edota Edwardian period) Erresuma Batuan Eduardo VII.aren erregealdia jazo zen denboraldiari deritzo, alegia 1901-1910 artean.

Eduardo VII.a Erresuma Batukoa, Eduardotar Aroari izena eman zion monarka.

1901eko urtarrilean Viktoria Erresuma Batukoa hil zenean, Viktoriar Aro luzeari amaiera eman, eta haren seme Eduardo printzea errege bilakatu zen. Viktoriar nahiko etxezalea eta jendartean ibiltzearen oso zale ez izan arren, Eduardo VII.a XX. mendean Europa Kontinentaleko modaren eraginèan zegoen britainiar elitearen buru nagusia zen, bai eta jendartean ibiltzea eta parrandazale ospea zuen gizesemea ere. Aro horren ezaugarri nagusia britainiar gizartean gertatutako aldaketak izan ziren, batez ere ordu arte noble eta jauntxoek alboratu zituzten gizartearen gehiengoari dagokionez, tartean langileak eta emakumeak.

Aro horren amaiera Titanic ontziaren hondoratzea eta Lehen Mundu Gerraren hasiera izan ziren.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu