Eduarda Dionísio

idazle portugesra

Eduarda Dionísio (Lisboa, Portugal, 1946 - ibidem, 2023ko maiatzaren 22a) portugaldar idazlea izan zen.

Eduarda Dionísio
Bizitza
JaiotzaLisboa, 1946
Herrialdea Portugal
HeriotzaLisboa2023ko maiatzaren 22a (76/77 urte)
Familia
AitaMário Dionísio
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kritikaria

Biografia aldatu

Aldizkari eta egunkarietan idazteaz gainera, literatura-antologien apailatzaile, antzerkigile eta antzezle ere bada. Kontagintzaren eraberritze interesgarri baten protagonista izan da, zeinean nahasten baititu lagunarteko hizkera, deskribapenak eta diskurtso dokumentala, eta irakurketa parte-hartzailea bultzatzen baitu. Bere obran Portugalgo azken hogeita hamar urteetako historia politiko eta soziala islatzen dira. Artea, bizitza eta politika hartzen dituen literatura-sentiberatasun berri baten bidez, eta erregimen autoritario baten aurkako borroka, krabelinen iraultzaren berotasuna, utopiaz kargatutako itxaropena eta geroko frustrazioak bizi izan zituen belaunaldiaren begiez, herrialde hartako giroa jasotzen du bere obran.

Lan nagusiak aldatu

  • Retrato dum amigo enquanto falo (1979)
  • Histórias, memórias, imagens e mitos duma geraçao curiosa (1981)
  • Títulos, acções e obrigações: a cultura em Portugal (1994)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu