Edmondu Simeoni (Corti, 1934ko abuztuaren 6a - Ajaccio, 2018ko abenduaren 14a) mediku eta politikari korsikarra izan zen, korsikar nazionalismoko kide ezaguna.

Edmondu Simeoni

(2011)
Korsikako Asanbladako Conseiller territorial

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdmond César Albert Simeoni
JaiotzaCorti1934ko abuztuaren 6a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaAjaccio2018ko abenduaren 14a (84 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
korsikera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta medikua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaQ56310808 Itzuli
edmondsimeoni.com

Biografia aldatu

Simeoni 1960ko hamarkadan hasi zen militatzen Korsikaren eskubide politikoen alde, eta 1967an sortu zuen ARC Korsikako Ekintza Erregionalista, Max anaiarekin batera. Historikoak bilakatu diren aldarrikapenei hasiera eman zieten garai horretan: Parisi eskatu zioten irlaren berezitasunak kontuan hartzeko, batez ere kultura eta hizkuntzarekin zerikusia zutenak, arriskuan baitzeuden, besteak beste, administrazioan eta hezkuntzan ez zutelako presentziarik. Baina Frantziako Gobernuak ez zuen jaramonik egin, eta ekintza handiagoak egiteko beharra gailendu zen militanteen artean.[1]

Ezagunena eta mediatikoena 1975eko udan egin zuen ARCk, Alérian, Korsika ekialdean. Abuztuaren 21ean eta 22an, pied-noir baten kobazulo bat okupatu zuten, protesta gisa; horien artean zegoen Simeoni. Bi hildako izan ziren bi aldeen arteko tiroketan —biak poliziak—, eta zauritu bat autonomisten aldean. Ministroen Kontseiluak ARC desegiteko agindu zuen abuztuaren 27an, eta horren ondorioz sortu zen FLNC Korsikako Nazioa Askatzeko Frontea.[1]

Simeoni 1977ko abuztuan atera zen kartzelatik, eta UPC Korsikako Herria Batzeko alderdia sortu zuen. UPCren zerrendetan aurkeztuta sartu zen lehenengoz erakundeetan: 1982an hautatu zuten Korsikako Asanbleako diputatu, eta hurrengo urtean Bastia hiriko kontseilari. Gutxi iraun zuen kontseilari gisa: bihotzekoak eman zion, eta politika uztea erabaki zuen.[1]

Azken urteetan blog batean idatzi zuen Korsikako eta Frantziako politikaz.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Perez Zala, Ander. (2018-12-14). «Edmond Simeoni hil da, Korsikako nazionalismoaren buruzagi historikoa» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.