Edison Denisov (Siberia, Sobietar Batasuna, 1929ko apirilaren 6a - Paris, Frantzia, 1996ko azaroaren 24a) sobietar musikagilea izan zen.

Edison Denisov

Bizitza
JaiotzaTomsk1929ko apirilaren 6a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaParis1996ko azaroaren 24a (67 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Mandé
Hezkuntza
HeziketaTomskeko Estatu Unibertsitatea
(1946 - 1951) : matematika
Moskuko kontserbatorioa
(1951 - 1956) : pieza
Hizkuntzakerrusiera
frantsesa
Irakaslea(k)Vissarion Shebalin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa, unibertsitateko irakaslea, soinu banda konpositorea eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Moskuko kontserbatorioa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Berlingo Arteen Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoaopera
sinfonia

IMDB: nm0219231 Spotify: 0ux1mDFGQv3pDI6HC9k2GS Musicbrainz: 22120b9a-dc6b-4d7e-a89a-ddff6a6fc116 Discogs: 154286 Allmusic: mn0002282943 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Xostakovitxen esanetara ikasi zuen musika-kontserbatorioan. Konposizioa, orkestrazioa eta pianoa ikasi zuen, eta Moskuko Kontserbatorioan irakasle jardun zuen. Frantziako kulturarekin eta hizkuntzarekin harreman estua izan zuen, eta horren aztarnak ageri dira Denisoven lan askotan. Baudelaireren poemei, adibidez, jarri zien musika.

Hark ondutako lanen artean daude: Egunen aparra (1981, opera); Lau Neskak (1986, opera), Sinfonia orkestra nagusirako (1988). Errusiako erregimena aldatu zenean, erlijioan inspiratutako gaiekiko joera erakusten hasi zen: In Deo speravit cor meum (1984), Betiereko argia, abesbatza mistorako (1988), Testamentu berriaren hiru zati (1989) eta Jesu Kristo Gure Jaunaren Bizitza eta Heriotzaren Historia (1992, oratorioa).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edison Denisov  

Erreferentziak aldatu