Ediciones B, S. A., antzinako Bruguera argitaletxearen eta TBOren argital funtsen oinordekoa, 1987an sortutako argitaletxe bat da. Grupo Zetaren Liburuen Dibisioko zigiluetako bat da. Besteak Bruguera, Vergara, Byblos eta Zeta dira edo izan dira (azken bi hauek poltsikoko liburuenak). Bere egoitza Bartzelonan du.

Ediciones Bk espainiar eta latinoamerikar merkatuan ordezkaritza indartsua du, helduentzako (fikziozkoak eta ez fikziozkoak), haurrentzako, gazteentzako liburuak, marrazkidunak eta komikiak merkaturatuz. Azken hauen artean Mortadelo eta Filemon, Superlópez eta Simpson Cómics nabarmentzen dira.

Argitalpen ibilbidea aldatu

1987an Grupo Zetak Bruguera Argitaletxearen funtsak erosi zituen, horien artean milaka jatorrizko lan, Ediciones B sortuz. Hau, El Capitán Trueno, El Corsario de Hierro, El Cosaco Verde eta Jabato bezalako komiki klasikoak berreditatuz eta Mortadelo, Super López, Súper Mortadelo, TBO], Zipi y Zape, Zipi y Zape Super bezalakoak berrartuz hasi zen, Guai! eta Yo y Yoz arduratzeaz gain. 1990ean Katsuhiro Ōtomoren Akiraren kolorezko bertsio bat merkaturatu zuen.

1991n Ediciones Bk bere komiki guztiak jada itxi zituen bere egilerik ezagunenak ziren Francisco Ibáñez eta Jani buruzko bilduma monografikoen ekoizpenean zentratzeko. 1993tik eta Laureano Domínguezen zuzendaritzapean, alabaina, Al ataque izen bereko saioaren arrakasta probestuz, CO & CO eta Top Comics aldizkariak argitaratu zituen, irakurle helduagoentzat zirenak.

1996an Bongo Comics estatubatuar konpainiak sortutako Simpson Comicsak editatzen hasi zen.

2011ko martxoan eta Ernest Folchen zuzendaritzapean, Mortadelo eta Filemonen azterketan zentraturiko web orrialdeak ixtea lortu zuen, horren ondorioz interneten polemika sortuz.

Delegazioak aldatu

Ediciones Bk bi delegazio ditu Espainian, Madrilen eta Bartzelonan, eta zenbait hispanoamerikan, zehazki Argentinan (Buenos Aires, Mexikon (Mexiko Hiria, Kolonbia (Bogota), Venezuela (Caracas), Uruguain (Montevideo) eta Txilen (Santiago Txilekoa).

Bildumak aldatu

Gaur egun honako bilduma hauek biltzen ditu:

Helduentzako liburuak aldatu

Ez fikziozkoak aldatu

  • Egungo kronika (egunerokotasuna, entseguak, memoriak)

Fikziozkoak aldatu

  • La Trama (poliziakoa, thrilerra, beldurra)
  • Histórica (eleberri historikoa)
  • Nova (zientzia fikzioa eta fantasia)

Ediciones B zigiluarekin argitaratutako liburu gehienak ondoren Byblos (itxia) eta Zeta Bolsillo zigilupean poltsikoko liburuetan argitaratzen dira.

Colección Olé aldatu

Artikulu nagusia: Colección Olé

Simpson Comics aldatu

Artikulu nagusia: Simpson Comics

Ediciones Bk urtero iparramerikar edizioko zenbait jatorrizko errekopilatorio argitaratzen ditu. 1996tik argitaletxe honek Simpson Comics Olé Simpson, Magos del Humor eta Super Humor izenburupean argitaratu du.

  • Olé Simpson 34 errekopilatorio izan zituen bilduma bat izan zen (Simpson Comics #01-#47). 1996ko uztailean hasi eta 2001ean amaitu zen.
  • Super Simpson oraindik egiten jarraitzen den bilduma bat da, bildumarik txikienetan dauden komikiak errekopilatuz (gaur egun 4 "Magos del Humor"). Urtero bat argitaratzen da udazkenean. Gaur egun 12 zenbaki daramatza.
  • "Magos del Humor" gaur egun 20 zenbaki daramatzan bilduma bat da. Simpson Comics #48rekin hasi zen, AEBetan 2000ko urrian abian jarri zen Bart Simpson minibulduma hasi zen aldi berean. 46 orrialde izaten ohi ditu.

Kanpo estekak aldatu