E pluribus unum (euskaraz «anitzen artetik, bat») latinezko lokuzio bat da, Estatu Batuetako Seal of the United States nazio-zigiluan ageri dena, eta 1956 urte arte, de facto, Estatu Batuetako nazio goiburu nagusia izan zena. Goiburuak Estatu Batuen sorrerari egiten dio erreferentzia, XVIII. mendean 13 koloniak Erresuma Batuaren mendekotasunari aurre egin eta independentzia deklaratzea erabaki zutenean.

E pluribus unum, Estatu Batuetako nazio zigilu ofizialean ageri den goiburua.

Kanpo estekak aldatu