ETE Liga Emakumezkoen Traineruen Elkarteak sortutako arraun liga da. Bigarren mailako Liga da, Emakumezkoen Traineru Ligaren ondoren, eta Euskal Herriko eta Kantabriako traineruek hartzen dute parte. Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligaren oinordekoa da.

ETE Liga
Sorrera 2018
Antolatzailea Emakumezkoen Traineruen Elkartea
Garaipen gehien Euskal Herria Tolosaldea (2)
Azken ekitaldia 2023
Irabazlea(k) Euskal Herria Kaiku
Webgunea webgune ofiziala

Historia aldatu

Aurrekariak aldatu

Emakumezkoen traineruak sortu zirenean selekzioek hartu zuten parte estropadetan. Gipuzkoan arraunlari ugari izanik taldeen traineruak osatu ziren, kasu batzuetan bi kluben arteko elkarketaz, Getaria-Tolosa esate baterako. Horregatik kluben arteko liga bat osatu beharra ikusi zen eta Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga sortu zen 2010 urtean, Gipuzkoako Diputazioaren babesean. Bizkaitar eta kantabriar talde bakanek ere bertan hartu zuten parte, hasieran gonbidatu gisa eta ondoren partaide gisa.

2016tik aurrera Gipuzkoatik kanpoko taldeak ere ugaritu ziren eta zikloa amaitutzat emanez 2018an KAE Ligaren egituraren antzeko ETE Liga eratu zen.

ETE Ligaren sorrera aldatu

2018ko denboraldi hasieran, aurreneko denboraldia izanik, Euskotren Ligarako sailkapen estropadak jokatu ziren eta lau onenek saria lortu zuten. Euskotren Ligarako sailkatu ez zirenek jokatu zuten ETE Liga.

Denboraldiaren amaieran aurreneko bi traineruek, Galiziako Ligako aurreneko biek eta Euskotren Ligako azkenak play-offa jokatzen dute, eta bakarra igotzen da.

2022ko Liga berezia izan zen. Euskotren Ligako taldeak lau izatetik zortzi izatera pasatzea erabaki zen 2023rako eta horregatik 2022ko ETE Ligako aurreneko birek zuzenean igotzea lortu zuten, Galiziako lehen biekin batera. Horrek ETE Ligako partaideen gutxitzea ekarri zuen.

Palmaresa aldatu

Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena Igotako taldea
2018
Gehiago
  Donostiarra Hibaika Deustu Donostiarra
2019
Gehiago
  Hibaika Zumaia Deustu inor ez
2020
Gehiago
  Tolosaldea Hibaika Zumaia inor ez
2021
Gehiago
  Tolosaldea Deustu Hibaika Tolosaldea
2022
Gehiago
  Hondarribia Hibaika Deustu Hondarribia eta Hibaika
2023
Gehiago
  Kaiku Zumaia Zarautz inor ez

Datuak aldatu

 
Donostiarrak irabazi zuen 2018ko ETE Liga.
 
Hibaikak irabazi zuen 2019ko ETE Liga.
 
Tolosaldea, 2020ko ETE Ligan.
 
Hondarribia eta Hibaika izan ziren onenak 2022ko ETE Ligan eta mailaz igo ziren.

Ligak aldatu

Urtea Taldeak Estropadak
2018 9 13
2019 11 15
2020 9 12
2021 11 15
2022 9 15
2023 8 14

Postuak aldatu

2023 denboraldia barne.

Taldea Irabazlea Bigarrena Hirugarren
     Tolosaldea 2 0 0
     Hibaika 1 3 1
     Donostiarra 1 0 0
     Hondarribia 1 0 0
     Kaiku 1 0 0
     Zumaia 0 2 1
     Deustu 0 1 3
     Zarautz 0 0 1

Patroiak aldatu

Patroia Garaipenak Urteak
Aiora Sorozabal 2 2020, 2021
Inder Paredes 1 2018
Zuriñe Alberdi 1 2019
Miren Garmendia 1 2022
Jone Garcia de Andoin 1 2023

Parte hartzeak aldatu

Taldea Parte hartzeak Urteak
     Deustu 6 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Ondarroa 6 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Hibaika 5 2018, 2019, 2020, 2021, 2022
     Zumaia 5 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
     Tolosaldea 4 2018, 2019, 2020, 2021
     Lekittarra 4 2018, 2019, 2020, 2021
     Lapurdi 4 2018, 2019, 2020, 2021
     Hernani 4 2018, 2019, 2022, 2023
     San Juan 3 2019, 2020, 2021
     Kaiku 3 2018, 2019, 2023
     Zarautz 3 2021, 2022, 2023
     Colindres 2 2018, 2019
     Lutxana 2 2020, 2021
     Castreña 2 2021, 2022
     Portugalete 2 2022, 2023
     Donostiarra 1 2018
     Hondarribia 1 2022
     Astillero 1 2023

Irabazitako banderak aldatu

2023an eguneratua.

Taldeak Banderak Kopurua
Tolosaldea 21
Hibaika 15
Zumaia 10
Hondarribia 9
Donostiarra 7
Kaiku 6
Deustu 5
Zarautz 4
Orio 1
San Juan 1

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu