Artikulu hau Tolkienen asmakuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ea (argipena)».

Tolkienek sortutako fikziozko unibertsoaren elfoerazko izena da.

Iluvatarrek mundua sortzeko erabili zuen hitza da, eta "Izan bedi" zein "den mundua" esan nahi du. Hitza elfoen hizkuntzetako bat zen quenyan sagaratua da, sorkuntza osoa hala deitzen zuena. Munduaren sorreraren istorioa Iluvatar eta Ainurren aldetik Ainulindalën kontatzen da, Silmarillion lanaren lehen zatia dena. Eären barnean Arda dago, Iluvatarren semeak (elfoak eta gizakiak, lehen eta bigarren jaioak) bizi diren mundua. Eären erdigunea (ez du zertan erdigune fisikoa izan behar) Gar Itzalezina da. Tolkienen mitologian, Arda hasieran mundu lau bat izango zen, denboraren igaroan, Munduaren Eraldaketaren ondoren gure Lurra izatera pasako zen mundu esferiko bat bihurtuko zena.

Bigarren sorrera baten ikuspegitik, Tolkienek proposatu zuen bezala, errealitatearen sorrera aldera daiteke, ideietatik abiatuta istorio on guztietan gertatzen denarekin aldera daiteke: irakurlea bertan harrapatua dago, eta ez da beste plano batean garatzen den istorioa dela ohartzen, baizik eta bertan barneratu eta bertatik irteten dela, Ainurrek Iluvatarren sorreran egin zuten bezala.