Dziga Vertov (errusieraz: Дзига Вертов; ukraineraz: Дзиґа Вертов; Białystok, 1896ko urtarrilaren 2a - 1954ko otsailaren 12a) operatzaile eta dokumentalista zen, eta Kinó-glaz teoria sortu zuen, teknologia zinematografikoaren bitartez objektibitate absolutua lortzeko asmoz. Jaiotzez Denis Arkadievitx Kaufman (errusieraz: Денис Абрамович Кауфман) izena zuen.

Dziga Vertov

Bizitza
JaiotzaBialystok1896ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1954ko otsailaren 12a (58 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Yelizaveta Ignatevna Svilova (en) Itzuli  (1929 -  1954)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, film-muntatzailea, argazki-zuzendaria eta errealizadorea
Jasotako sariak
Genero artistikoafilm dokumentala

IMDB: nm0895048 Allocine: 4335 Allmovie: p115367
Musicbrainz: f52e2c70-de8c-4785-997b-54d9ece9c85a Discogs: 325076 Find a Grave: 23752761 Edit the value on Wikidata

Bi garaitan garatzen da Vertoven lana:

  • Prestakuntzarik gabe kapturatzen du bizitza kameraren bidez (giza-begiak baino hobeto ikusten du kameraren begiak)
  • Muntaiaren bidez planoak berrantolatu, bizitzatik hartutako pusketak batzeko helburuarekin, eta ‘nik dakusat’ bat sortzeko.

1924an jartzen du abian metodo utopiko hori film luze baten bidez: Kino-glaz (Kinó-glaz); zinema, batez ere, medio dokumental gisa ulertzen duela defendatzen du. Teoria honek ez du onartzen: drama, idatzitako gidoia, zinemako fikzioa, aktore profesionala, saiakerak, dekorazioak, etab. Lumièren garbitasun dokumentaletik urruntzen gaituen ezer.

Vertovek saiatutako objektibotasunak eragin handia izango du 1960ko hamarkadako zinemazaleengan (Cinema Verité, Jean Rouch, bereziki); eragina izan zuen Jean Vigorengan edota beste dokumentalistengan (Herbehereetako Joris Ivens eta John Grierson britainiarra).

Entzumenaren laborategia aldatu

Bere estudioan soinuen musikarekin hasten da probak egiten, hitzen eta fonogramen arteko muntaiak dira. 1918-1919 bitartean Moskuko Zinema Batzarrean dabil Kinonedelija egunkarian erredaktore nagusi lanetan. 1920an konturatzen da giza-begia gai dela bi edo hiru fotogramako zinema-plano bat harrapatzeko. (zati txiki-txikiak sar zitezkeen, nahiz eta horrek pentsamenduaren egitura eta ikuspegi naturalaren tenporalitatea hankaz gora utzi).

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dziga Vertov