Durmitorko Parke Nazionala

43°07′59″N 19°01′01″E / 43.13306°N 19.01694°E / 43.13306; 19.01694

Durmitor mendiko Parke Nazionala Montenegron dago; parkearen erdian Durmitor mendia dago, Bobotov Kuken 2.522 metroko garaia duena.

Durmitorko Parke nazionala

Durmitor mendia, parkeko mendirik ezagunena.
KokalekuaMontenegroMontenegro
Azalera39.000 km²
Sorrera1952

Izena aldatu

Durmitor izena Balkanetan hitz egiten zen erromantze hizkuntza batetik etor daiteke eta "lotia" edo "lo egiten duena" esan nahi du. Garaiko Yugoslavian bazeuden antzeko esanahi zuten beste mendiak: Visitor mendia (< visător, "ameslari") eta Cipitor (< aţipitor, "lotan").[1]

Fauna aldatu

Parkean aurkitu daitekeen fauna aberatsa da, bereziki glaziazio garaikoa:

Ugaztunak aldatu

Hegaztiak aldatu

Babespena aldatu

 
Crno jezero lakua edo Laku Beltza.

Durmitor Parke Nazionala 1952an sortu zen, UICN IIko kategoriakoa. 390 km² ditu eta barruan, besteak beste, espazio hauek daude: Durmitor Mendigunea, Tara, Sušica eta Dragaren arroilak eta Kormanikako goi-ordokia. Tara ibaiaren arroilak 80 km luzera du, 1300 metro sakoneraz, munduko horrelako formazio geologikoa bigarren izanik, Coloradoko Arroila Handia (Arizona) lehendabizikoa izanda. 1980tik Gizateriaren Ondarea da, bestetik. Hemezortzi glaziar aintzirak daude inguru honetan, ezagunenak Crno lakua (Laku Beltza) eta Zminje jezero (Zminje Lakua) izanda.

Turismoa aldatu

Durmitor mendia Montenegroko mendi-turismoaren gune nagusia da. Baliabide turistikoak batez ere Žabljak hirian daude. Aktibitate nagusiak eski eta snowboard dira; udan eskalada eta mendi ibilerak.

Arazoak aldatu

  • Gizakien presentzia eta turismoaren handitzea faunarentzat eta, orokorrean, ingurumenarentzat kaltegarria da.
  • Bosniako gerrak gogor jo zuen hemen ere bai. Adibide moduan, gerra baino lehen 4.000 sarrio zeuden, 2005ean 600 bakarrik gelditzen ziren. Gerra bitartean isileko ehiztariek adarrak kentzeko arma automatikoak erabiliz, triskantza handia egin zuten.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Room Adrian (2004) "Placenames of the World: Origins and Meanings of the Names for Over 5000 Natural Features" ISBN 0-7864-1814-1 pg. 112
  2. Iturri: parc national du Durmitor 2001 / Président Mile Ctijepovic

Kanpo estekak aldatu