Dunhuang (txinera sinplifikatuz: 敦煌市; pinyinez: Tunhwang), Gansu probintzian kokatutako konderri mailako hiria da, Jiuquan prefektura-hiriaren barnean dagoena. Guztira, 186.027 biztanle inguru dauzka eta 32.000 kilometro karratuko azalera. Zetaren Bidearen barnean geldigune garrantzitsua izan zen, Gobi basamortuan dagoen oasi batean kokaturik baitago.

Dunhuang
敦煌
oasia
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGansu
Prefektura mailako hiriJiuquan
Izen ofiziala敦煌市
敦煌县
Jatorrizko izena敦煌
Posta kodea736200
HerriburuaShazhou zhen (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak40°08′28″N 94°39′50″E / 40.1411°N 94.6639°E / 40.1411; 94.6639
Map
Azalera26718.15 km²
Altuera1.142 m
Demografia
Biztanleria185.231 (2020)
Dentsitatea6,93 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia937
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakKamakura
Matrikula甘F
dunhuang.gov.cn

Etimologia aldatu

Hainbat hipotesi egin dira Dunhuang izenaren jatorria azaltzeko. Denetan onartuena "dorre argitua" litzateke, soldaduek talde nomaden erasoetaz ohartarazteko hiriko dorreetan sua pizten baitzuten.

Historian zehar beste izen batzuk ere izan ditu, adibidez Shazhou[1] . Uigurrek Dukhan deitu zuten[2].

Historia aldatu

K.a. 2.000 urtean dagoeneko populatua zegoela erakusten duten idatzi historikoak daude. K.a. III. mendean Xiongnu leinua bizi zen bertan baina K.a. 121 urtean Han dinastiako Wu enperadoreak garaitu zituen eta eremu honetaz jabetu zen[3]. Berehala mugako gotorleku garrantzitsu bihurtu zuen, Jiuquan, Zhangye eta Wuwei-rekin batera. Dunhuang berak garrantzia estrategiko handia zuen, Hexi korridorearen mendebaldeko muturrean baitzegoen eta Txinako Harresi Handia ere bertaraino iristen zen[4]. Yumenguan eta Yangguan ateak ziren harresia zeharkatzeko bide bakarrak.

K.o. II. menderako 76.000 biztanle zituen eta 353an Budistak leizeak eraikitzen hasi ziren. Leize hauen artean aipagarrienak Mogao leizeak dira. 405 urtean eremuko hiriburu izateari utzi zion, Jiuquanen mesedetan, muga-hiria izanik sarritan izaten baitzen erasotua eta ondorioz sarritan eskuz aldatzen baitzen. Sui (581-618) eta Tang (618-907) dinastien garaian Zetaren Bidearen pausaleku garrantzitsua izan zen. 911 urtean uigur leinuak eskuratu zuen[5] eta 1036 arte Txinako mugetatik kanpo egon zen[5]. Garai hortan hiri erabat kulturanitza izan zen eta garapen handia izan zuen.

1227 urtean mongolek konkistatu eta harpilatu egin zuten Dunhuang. Zetaren Bidea hegoladera desbideratu zen eta hiriaren gainbehera hasi zen[6]. 1516an tibetarrek okupatu zuten eta 1715 arte ez zuen Txinak berreskuratu. Ordurako hiriaren hondarrak baino gutxi gehiago gelditzen zen[7]. Gaur egun Kumtag basamortuaren dunak hiriaren ertzeraino iritsi dira, "duna abeslariak" izena jaso dutea mugitzerakoan ateratzen duten zarata dela eta.

Kultura aldatu

Leize budistak dira Dunhuangen kulturaren erakusle nagusiak. Mogao leizeak[8] hiritik 25 kilometro hegoaldera daude. 492 leizeren multzoa dira. Zaldi zuriaren pagoda ere IV. mendekoa da[9]. Aurel Stein arkeologo britainiarrak aurkikuntza handiak egin zituen Mogao leizeetan, Dunhuangeko izarren mapa adibidez, VIII. mendekoa, txinatar astronomiaren aurreneko errepresentazioetako bat[10].

Hiriaren erdigunean gaueko merkatua egiten da udako hilabetetan. Txinako gutxiengo leinuek bat egiten dute bertan, jadezko bitxi eta eskulturak, larruzko panpinak, txanponak, adar tibetarrak eta estatua budistak salduz. Asia erdialdeko gozoki eta elikagaiak ere aurkitzen dira, fruitu lehor gozotuak batez ere.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Cable, Mildred and Francesca French. (1943). The Gobi Desert. London. Landsborough Publications..
  2. Skrine, C. P.. (1926). Chinese Central Asia. Methuen, London. Reprint: Barnes & Noble, New York. 1971..
  3. Hulsewé, A. F. P.. (1979). China in Central Asia: The Early Stage 125 BC – AD 23: an annotated translation of chapters 61 and 96 of the History of the Former Han Dynasty.. Leiden, E. Brill,, 75-76 or. ISBN 90-04-05884-2..
  4. Hill, John. (2004). The Peoples of the West from the Weilue 魏略 by Yu Huan 魚豢: A Third Century Chinese Account Composed between 239 and 265 CE. .
  5. a b c DUNHUANG STUDIES - CHRONOLOGY AND HISTORY. .
  6. (Ingelesez) Ring, Trudy; Watson, Noelle; Schellinger, Paul. (2012-11-12). Asia and Oceania: International Dictionary of Historic Places. Routledge ISBN 9781136639791. (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).
  7. Whitfield, Roderick, Susan Whitfield eta Neville Agnew. (2000). Cave Temples of Dunhuang: Art and History on the Silk Road.. The British Library ISBN 0-7123-4697-X..
  8. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Mogao Caves» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).
  9. Du and Wang. (2005). Dunhuang & Silk Road. Compiled by: Du Doucheng and Wang Shuqing.. Sea Sky Publishing House, Shenzen, China,, 52 or..
  10. Xi, Zezong. (1981). Chinese Studies in the History of Astronomy, 1949-1979. Isis, 464 or..
  11. «Silkroad Foundation | Dunhuang Studies» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).

Kanpo estekak aldatu