Dune (2021eko filma)

Denis Villeneuvek zuzendutako 2021eko filma

Dune (pantailan Dune: Part One) Dennis Villeneuve zuzendari kanadarraren zientzia-fikziozko film bat da, eta Frank Herberten 1965eko izen bereko liburuan oinarrituta dago. 2021eko urrian estreinatu zen zinemetan eta HBO Max-en aldi berean. Gidoia Villeneuvek berak idatzi du, Jon Spaihts eta Eric Rothekin batera. Nazioarteko koprodukzio bat da; Kanadaren, Hungariaren, Erresuma Batuaren eta Estatu Batuen artekoa.

 Dune (2021eko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2021
IzenburuaDune eta Dune: Part One
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak, Hungaria, Jordania, Arabiar Emirerri Batuak, Norvegia eta Kanada
Banatze bideatheatrical release (en) Itzuli eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, ekintza-filma, abenturazko filma, eleberri batean oinarritutako filma eta fantasia filma
Iraupena155 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaDune (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaDune
Grabazio lekua(k)Budapest eta Jordania
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Denis Villeneuve
Gidoigilea(k)Eric Roth
Jon Spaihts (en) Itzuli
Denis Villeneuve

[[Kategoria:Jon Spaihts (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Timothée Chalamet (Paul Atreides (en) Itzuli)
Rebecca Ferguson (Lady Jessica (en) Itzuli)
Josh Brolin (Gurney Halleck (en) Itzuli)
Oscar Isaac (Leto I Atreides (en) Itzuli)
Jason Momoa (Duncan Idaho (en) Itzuli)
Javier Bardem (Stilgar (en) Itzuli)
Dave Bautista (Glossu Rabban (en) Itzuli)
Zendaya (Chani (en) Itzuli)
Stellan Skarsgård (Vladimir Harkonnen (en) Itzuli)
Charlotte Rampling (Gaius Helen Mohiam (en) Itzuli)
David Dastmalchian (en) Itzuli (Piter De Vries (en) Itzuli)
Chang Chen (Wellington Yueh (en) Itzuli)
Stephen Henderson (Thufir Hawat (en) Itzuli)
Björn Freiberg (en) Itzuli
Sharon Duncan-Brewster (en) Itzuli (Liet-Kynes (en) Itzuli)
Babs Olusanmokun (en) Itzuli
Benjamin Clementine (en) Itzuli










[[Kategoria:David Dastmalchian (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Björn Freiberg (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sharon Duncan-Brewster (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Babs Olusanmokun (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Benjamin Clementine (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaThomas Tull
Richard P. Rubinstein
Mary Parent (en) Itzuli
Denis Villeneuve


[[Kategoria:Mary Parent (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaLegendary Pictures (en) Itzuli
[[Kategoria:Legendary Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaJoe Walker
Ekoizpen-diseinatzaileaPatrice Vermette (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaHans Zimmer
Argazki-zuzendariaGreig Fraser (en) Itzuli
Jantzi-diseinatzaileaJacqueline West (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaArrakis (en) Itzuli, Caladan (en) Itzuli, Giedi Prime (en) Itzuli eta Salusa Secundus (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoaDune universe (en) Itzuli
Argumentu nagusiaelection (en) Itzuli, Saldukeria, cabal (en) Itzuli, boterea, Fatuma, zapalkuntza, Iragarmena, Profezia, feud (en) Itzuli eta Feudalismoa
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

dunemovie.net
IMDB: tt1160419 Filmaffinity: 847055 Allocine: 133392 Rottentomatoes: m/dune_2021 Mojo: wbevent2020 Allmovie: v720153 Metacritic: movie/dune-2020
Facebook: dune Twitter: dunemovie Instagram: dunemovie Edit the value on Wikidata
kronologia
baliorik ez Dune (2021eko filma) Dune: Part Two
Artikulu hau 2021eko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dune (argipena)».

Eleberriaren lehen erdia da eta bi zatiren lehen atala izateko helburua du. Hainbat aktore ospetsuk filmean parte hartu dute: Timothée Chalamet, Rebecca Ferguson, Oscar Isaac, Josh Brolin, Stellan Skarsgård, Dave Bautista, Stephen McKinley Henderson, Zendaya, David Dastmalchian, Chang Chen, Sharon Duncan-Brewster, Charlotte Rampling, Jason Momoa eta Javier Bardem.[1]

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

10191n, Atreides etxeko Leto dukea, Caladan planeta ozeanikoaren gobernaria, Shaddam IV.a Corrino Padishah enperadoreak, Harkonnen etxea ordezkatzeko, Arrakisko feudoaren gobernadore izendatu zuen. Arrakis basamortuko planeta hezigaitza da eta espeziearen iturri bakarra: produktu hori bizita luzatzeko eta izarrarteko bidaietarako funtsezko balioko da. Egia esan, Shaddamek Harkonnen etxeak planeta berreskuratzeko kolpe bat antolatzeko asmoa du, Enperadorearen, Sardaukar tropen laguntzarekin, Atreides etxea desagerraraziz, haren eraginak Shaddamgo kontrola mehatxatzen baitu. Leto kezkatuta dago, baina Arrakisko jatorrizko herriarekin, fremenekin, aliatzeko aukera ikusten du, Atreideen posizioa Landsraaden handitzeko lehen urrats gisa, etxe noble guztiak ordezkatzen dituen gorputz politikoa.

Letoren ohaidea, Jessica andrea, Bene Gesseriten apopilo bat da, trebetasun fisiko eta mental aurreratuak dituen taldea. Alaba bat izateko agindua jaso zuen arren (harexen semea Kwisatz Haderach mesianikoa bihurtzeoa zen), Letorenganako maitasunagatik seme bat izan zuen, Paul, Duncan Idaho, Gurney Halleck eta Mentat Thufir Hawat Letoren laguntzaileek fisiko arloan eta Jessicak Bene Gesserit diziplinetan entrenatua. Paulek Jessicari eta Duncani etorkizunaren ikuspegiengatik kezkatuta dagoela esaten die. Garatzen ari den bere aurrezientziagatik, Gaius Helen Mohiam Bene Gesseriten Ama Nagusia Caladanera iritsi da eta Pauli proba hilgarri bat egiten dio, bulkaden kontrola ebaluatzeko. Geroago, Mohiamek Harkonnen etxeko patriarkari, Vladimir baroiari, Paul eta Jessicari bere kolpean barkatzeko beharra helarazten dio, modu engainagarrian baiezkoa emanez.

Atreidestarrak Arrakeenera iritsi dira, lehen Harkonnen etxearen esku zegoen Arrakisko gotorlekura: hor, Idaho eta talde aurreratu bat euren munduari eta fremenei buruz ikasten aritu dira. Leto Stilgar fremen jauntxoarekin negoziatzen ari da, eta Liet-Kynes doktorearekin, planetologo eta ekologo inperialarekin, egiten du topo. Kynesek espezie-bilketaren arriskuez informatzen ditu Leto, Paul eta Halleck, basamortuan bidaiatzen duten harea-har erraldoiak barne. Hegaldi batean, haietako bat ikusten dute, espezie-bilgailu aktibo batera hurbiltzen, eskifaia lehorreratuta. Harrak irentsi baino lehen erreskatatu dute. Espeziez betetako airearekiko Paulen esposizioak bihozkada biziak eragiten ditu.

Harkonnen agente batek Paulen aurka egindako atentatuaren ondoren, Letok bere soldaduak alerta gorenean jartzen ditu. Wellington Yueh doktoreak Arrakeenen ezkutuak desaktibatu, eta Harkonnen eta Sardaukar tropek Atreidesen indarrak hartzea ahalbidetu du. Yuehk Leto ezgaitu egin du, eta tratu bat egin zuela baroiari emateko bere emazte harrapatuaren truke esan: hortz bat gas pozoitsuzko kapsula batekin ordeztu dio. Letok gas pozoitsua askatutakoan, baroiaren gorteko kideak eta bere burua hil ditu, baina baroiak bizirik dirau. Idahok ihes egin du, ornitoptero batean, baina Paul eta Jessica harrapatu egin dituzte. Harkonnendarrek basamortura daramatzate, bertan hil daitezen, baina "ahotsa" erabiliz menderatzen dituzte. Yuehek utzi dien biziraupen materiala aurkitu ondoren, Paul eta Jessicak gaua kanpadenda batean igaro dute. Paulek hurrengo "gerra santu" baten irudipenak bizi ditu, bere izenpean unibertso osoan zehar hedatzen dena.

Baroiak Arrakisen agintea Rabban iloba basatiari eman dio, eta espezie-erreserbak saltzeko eta ekoizpenari berriro ekiteko agindu, kolpearen kostua ordaintzeko. Paul eta Jessica Idahok eta Kynesek aurkitu dituzte eta ikerketa gune zahar batera doaz, baina Sardaukarrek berehala aurkitu dituzte. Duncanek eta fremen batzuek beren buruak sakrifikatu behar dituzte, Jessica, Paul eta Kynes instalazioetatik ihes egin dezaten. Kynesek, Sardaukarren tropek segada eginda, hareazko har bat erakarri du, eta harek guztiak irentsi ditu. Paul eta Jessica basamortu sakonera iritsi eta fremenekin topo egin dute, besteak beste Stilgarrekin eta Paulen ametsetako Chanirekin. Fremen Jamis gerlariak bere onarpenagatik protesta egin eta hil arteko dolu erritual batean, Paulek hil egin du. Jessicaren nahien aurka, Paulek Fremendarrekin bat egin du Arrakisera bakea ekartzeko.[2][3][4]

Aktoreak aldatu

Aurreko saiakerak aldatu

1970eko hamarkadan Alejandro Jodorowsky txiletarrak liburuaren egokitzapen bat egiteko eskubideak eskuratu zituen, Hamar ordutik gorako filma egiteko helburuarekin, baina proiektua bertan behera geratu zen.[9][10]

1984an David Lynch zuzendari estatu batuarraren bertsioa kaleratu zen. Filmak kritika txarrak jaso zituen orokorrean,[11][12][13] eta berrogei miloiko estatu batuarreko kostua izanda, zinema aretoetan hogeita hamar miloi bakarrik lortu zituen.[14]

Produkzioa aldatu

 
Villeneuve, 2017ko Comic-Con komiki jaialdian, San Diego.

Garapena aldatu

2016ko irailean, Arrival eta Blade Runner 2049ri buruz berba egitean, Duneren egokitzapen bat egitea bere ametsetako bat zela esan zuen Villeneuvek elkarrizketa batean.[15] 2016ko azaroan jakin zen Legendary Picturesek Dune zinemara edo telebistara egokitzeko eskubideak eskuratu zituela, eta 2017ko otsailean jakinarazi zuen Brian Herbert, Frank Herbert idazlearen semeak, Villeneuve izango zela proiektuaren zuzendaria.[16][17] [18]

Filmaketa aldatu

2019ko martxoaren 18an ekin zioten filmaketari Budapesteko Origo Film Studiosen[19][20]. Hainbat lekutan grabatu dute, hala nola Jordaniako Wadi Rum-en,[21] Norvegian[22] eta Arabiar Emirerri Batuetan.[23] 2019ko uztailerako amaitu zuten filmaketa nagusia,[24] baina 2020ko abuztuan gehigarri batzuk egin zituzten Budapesten.[25]

Soinu banda aldatu

Hans Zimmer konposatzaileak egin du soinu banda.[26] Ez da izan Zimmerrek eta Villeneuvek batera lan egiten duten lehen biderra, Blade Runner 2049 egin baitzuten lehenago[27]. Zimmerrek ezezkoa eman zion Christopher Nolanen Tenet filmean lan egiteari, Dune liburua estimu handitan omen zuelako[28].

Estreinaldia aldatu

Hainbatetan atzeratu dute estreinaldia COVID-19 pandemiaren ondorioz. Hasieran, 2020ko azaroaren 20an estreinatzekoak ziren, eta 2020ko abenduaren 18rako utzi bazuten ere, azkenean Warner Brosek erabaki zuen 2021eko urriaren 1ean ateratzea.[29]

Dune eta zenbait film zinemetan eta HBO Maxen aldi berean ateratzeko erabakiak atsekabea sortu zuen hainbat zinemagileren artean,[30] eta Denis Villeneuve zuzendariak gutun ireki bat idatzi zuen, Warner Bros eta AT&Tren jarrera salatzeko. Villeneuven ustez, streaming plataformetan egoteak filma kaltetzen du: "Ez du izango aukerarik salmenten bidez bideragarria izateko, eta pirateriak lortuko du garaipena azkenean". Gainera, Villeneuvek gehitu zuen "bizitzan egin duen film onena" dela, eta bere lan-taldearekin batera bere bizitzako hiru urte eman dituela "zinemarako esperientzia paregabe bat" egiten.[31]

Erreferentziak aldatu

  1. Villeneuve, Denis. (2021-09-16). Dune. Legendary Entertainment, Villeneuve Films, Warner Bros. (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  2. (Gaztelaniaz) Europa Press. (2019-2-17). Dune de Denis Villeneuve se estrenará en noviembre de 2020. .
  3. (Gaztelaniaz) Vega Garrandés, Cristina. (2019-3-18). «Sinopsis oficial de 'Dune' de Denis Villeneuve para celebrar el comienzo del rodaje» Sensacine.
  4. (Gaztelaniaz) Martín, Cynthia. (2019-4-16). «Jason Momoa dice que 'Dune' es mucho "más grande" que 'Juego de tronos' o 'Aquaman'» Fotogramas.
  5. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) «Dune: Un vistazo con vídeos exclusivos al reparto y personajes de La Casa Atreides en la película» IGN 2021-8-12.
  6. a b c (Gaztelaniaz) «Dune: conoce a los villanos de la película, la Casa Harkonnen» IGN 2021-8-26.
  7. a b c (Gaztelaniaz) «Dune: ¿Quiénes son los Fremen? Los personajes de este pueblo explicados con vídeos exclusivos» IGN 2021-8-19.
  8. (Ingelesez) Gabriel, Marcus. (2021-3-23). «Roger Yuan Reveals His Role in Dune Movie Sequel» DuneNewsNet.com.
  9. (Ingelesez) Dune Remake Movie Explained: What to Know About the Classic Sci-Fi Novel - IGN. (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  10. (Gaztelaniaz) «El ‘Dune’ de 20 horas de Jodorowsky» El Correo 2017-08-05 (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  11. (Ingelesez) Ebert, Roger. «Dune movie review & film summary (1984) | Roger Ebert» https://www.rogerebert.com/ (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  12. (Ingelesez) Maslin, Janet. (1984-12-14). «SCREEN: SCIENCE-FICTION EPIC, 'DUNE' (Published 1984)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  13. (Ingelesez) Attanasio, Paul. (1984-12-14). «'Dune': Lost in The Dust» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  14. «Dune» Box Office Mojo (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  15. (Ingelesez) Vivarelli, Nick; Vivarelli, Nick. (2016-09-10). «Denis Villeneuve on Making ‘Arrival’, ‘Blade Runner’ Sequel His Way Within Studio System» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  16. (Ingelesez) Busch, Anita; Busch, Anita. (2016-11-21). «Legendary Acquires Frank Herbert’s Classic Sci-Fi Novel ‘Dune’ For Film And TV» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  17. (Ingelesez) Kroll, Justin; Kroll, Justin. (2016-11-21). «Legendary Lands Rights to Classic Sci-Fi Novel ‘Dune’» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  18. (Ingelesez) «Denis Villeneuve Set to Direct 'Dune' Reboot» EW.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  19. (Ingelesez) Desowitz, Bill; Desowitz, Bill. (2019-01-09). «Denis Villeneuve’s ‘Dune’ Gets Editor Joe Walker – Exclusive» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  20. (Ingelesez) «Cameras Roll on Warner Bros. Pictures and Legendary Entertainment’s Epic Adaptation of “Dune”» www.businesswire.com 2019-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  21. «Dune: Timothée Chalamet On The ‘Awe-Inspiring’ Desert Shoot – Exclusive Images» Empire (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  22. (Ingelesez) «Timothée Chalamet in “Dune” – in Norway – VG» TricksFast (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  23. (Ingelesez) «'Dune': Timothee Chalamet and Oscar Isaac spotted in Abu Dhabi desert in new trailer» The National 2020-09-10 (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  24. (Ingelesez) «Updates on Dune, the Game of Thrones Prequel, and More [Updated»] io9 (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  25. (Ingelesez) Grater, Tom; Grater, Tom. (2020-06-18). «Denis Villeneuve’s ‘Dune’ Heading Back To Europe For Additional Shooting In August» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  26. (Ingelesez) «Cameras Roll on Warner Bros. Pictures and Legendary Entertainment’s Epic Adaptation of “Dune”» www.businesswire.com 2019-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  27. (Ingelesez) «Jóhann Jóhannsson removed from Blade Runner 2049 film score · News ⟋ RA» Resident Advisor (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  28. (Ingelesez) Sharf, Zack; Sharf, Zack. (2019-07-17). «Hans Zimmer Turned Down Christopher Nolan’s ‘Tenet’ Because He Couldn’t Say No to ‘Dune’» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  29. (Ingelesez) McCarthy, Tyler. (2020-10-06). «'The Batman,' 'Dune' release dates pushed back by Warner Bros. due to coronavirus concerns» FOXBusiness (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  30. (Ingelesez) «- The Washington Post» Washington Post (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  31. (Ingelesez) Villeneuve, Denis; Villeneuve, Denis. (2020-12-11). «‘Dune’ Director Denis Villeneuve Blasts HBO Max Deal (EXCLUSIVE)» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).

Kanpo estekak aldatu