Dulce María Loynaz (Habana, 1902ko abenduaren 10a - Habana, 1997ko apirilaren 27a) kubatar idazlea izan zen. Arbaso beasaindarrak izan zituen. Kubatar literatura eta unibertsalaren figura nagusietako bat da. Miguel de Cervantes saria eskuratu zuen 1992an.

Dulce María Loynaz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDulce María Loynaz Muñoz
JaiotzaHabana1902ko abenduaren 10a
Herrialdea Kuba
HeriotzaHabana1997ko apirilaren 27a (94 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
AitaEnrique Loynaz del Castillo
Hezkuntza
HeziketaHabanako Unibertsitatea
HizkuntzakSpanish language in the United States (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta abokatua
Jasotako sariak

Find a Grave: 7761443 Edit the value on Wikidata

Bere lehen poemak 1920an argitaratu zituen La Nación hedabidean, Estatu Batuak ere bisitatu zituen urtean. Ordutik aurrera, bidaia ugari egin zituen Ipar Amerikan eta ia Europa osoan zehar. Turkia, Siria, Libia, Palestina eta Egiptora. Mexiko bisitatu zuen 1937an, Hego Amerikako hainbat herrialde 1946 eta 1947 artean, eta Kanariar Uharteak 1947an eta 1951n, non adopziozko alaba izendatu zuten.

Donostiako kale batek haren izena darama baita

Bizitza aldatu

Etxe oneko familia batean jaio zen, eta zuzenbide ikasketak egin zituen Habanan. Asko bidaiatu zuen munduan zehar. Gazterik hasi zen La Nación egunkarian poemak argitaratzen. Kubako Hizkuntzaren Akademiako kide izan zen. 1986an Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen, eta 1992an Miguel de Cervantes saria eman zioten Madrilen.

Lan aipagarrienak aldatu

 
Eskultura Puerto de Cruz, Taoro parkean. Tenerife
 
Dulce Maria Loynaz behatokia. Puerto de la Cruz. Tenerife

Poesia aldatu

  • Versos (1950)
  • Juegos de agua (1951)
  • Poemas sin nombre (1953)
  • Últimos días de una casa (1958)
  • Poemas escogidos (1985)
  • Poemas náufragos (1991)
  • Bestiarium (1991)
  • Finas redes (1993)
  • La novia de Lázaro (1993)
  • Poesía completa (1993)
  • Melancolía de otoño (1997)
  • La voz del silencio (2000)
  • El áspero sendero (2001)

Eleberriak aldatu

  • Jardín (1951)

Bidaia kronikak aldatu

  • Un verano en Tenerife (1958)

Aitortzak aldatu

  • Donostiako kale batek Dulce Maria Loynaz izena darama.
  • Tenerifeko Puerto de la Cuz herriak alaba kutun izendatu zuen eta Taoro parkeko behatokiak Dulce Maria Loynaz izena darama eta bertan poetaren eskultura bat dago.

Erreferentziak aldatu

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dulce María Loynaz