Dulantzi

Arabako udalerri

Dulantzi (ofizialki Alegría-Dulantzi) Arabako erdi-ekialdean dagoen udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Gasteiztik 12 bat kilometrora ekialdera dago. Udalaren herriburua izen bereko herria dugu, eta izen bereko ibaiak zeharkatzen du herri hori.

Dulantzi
 Araba, Euskal Herria
Dulantzi herriaren ikuspegi orokorra.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Lautada
Izen ofizialaAlegría-Dulantzi
AlkateaJoseba Koldo Garitagoitia Odria (Dulantziko Talde Independentea)
Posta kodea01240
INE kodea01001
Herritarradulantziar
Kokapena
Koordenatuak42°50′39″N 2°30′43″W / 42.844166666667°N 2.5119444444444°W / 42.844166666667; -2.5119444444444
Map
Azalera19,95 km2
Garaiera567 metro
Distantzia14 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria2.975 (2023)
15 (2022)
alt_left 1.375 (%46,2) (%50,5) 1.501 alt_right
Dentsitatea0,16 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 68,13
Zahartze tasa[1]% 9,23
Ugalkortasun tasa[1]‰ 44,44
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 85,24 (2011)
Genero desoreka[1]% 17,28 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 11,23 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 29 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 12.13 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1025 (lehen agerpena: Dullanzi)
1337 (hiri gutuna)
Webguneahttp://www.alegria-dulantzi.eus

Etimologia aldatu

Agi denez, Dulanci izenaz ezagutzen zen Erdi Aroan jada; hainbat agiritan agertzen da —1025, 1257, 1294 eta 1332an—, Dullanzi, Dulanci, Dulance eta Dullanci aldaerekin.[4] Aditu batzuek diotenez, izena Ab Asturica Burdigalam galtzadako Tullonio erromatarrarekin erlazionatuta egon daiteke, gertuko leku batean aurkitutako idazkun batean ageri den toponimoa omen denarekin, alegia.

Geografia aldatu

Gasteiztik ekialdera dagoen lautadan dago Dulantzi udalerria, Sarbil eta Larratz erreken inguruan.

Udalerri mugakideak aldatu

Historia aldatu

Erdi Aroa aldatu

1025eko Donemiliagako goldea agirian jada ageri da Dulantzi. Bere sorrerarako arrazoien artean aldameneko herrialdeen erasoen aurkako defentsa eta antolamendua,[erreferentzia behar] eta geroz eta eskasagoa eta sakabanatuagoa zen biztanleria batzeko beharra aipatu daitezke. 1025. urtean jada, inguruan ziren herrixka batzuen biztanleek (Dulantzi, Olga, Larraza...) koroari hirigune pribilegiatu berri honen sorrera eskatu zioten.

Gaztelako Alfontso XI.ak hiribildu-forua 1337ko urriaren 20an eman zion, Alegría de Dulanci izenaz. Orduan, ohiko mendi hegaleko populazio gune gisa eratu zen, gailurrean gotorleku bat egonik eta maldan behera horizontalki Dulantzi ibairaino jaisten diren kaleak zituela, perpendikularrean zuzenean behetik gora igotzen diren kantoiekin.[5] Araban hiribildu izatea lortu zuten azkenetarikoa izan zen hau, Elburgorekin batera eta Zuiako Monreal baino urte bat lehenago. Azken honekin Arabako lurraldearen hiribilduen sorrera amaitu zen.

 
Dulantziko plaza nagusia.

Erromatar eta Goi Erdi Aroko bidea aldamenetik igarotzen da. Sorrera urtetik aurrera, inguruko herrixketako biztanleak herri berrira joan eta demografia galera izan zuten, Aiara (egungo ermita) garai hartan herrixka oparoak, adibidez.[5] Hiribilduko muinoaren gailurreko gaztelu gotorlekua Arabako lautadako oinaztarren (lazkanotarren) indargune nagusia zen eta, horregatik, errea eta eraitsia izan zen 1443an, Arabako ermandadeen borroketan, Petri Lopez de Aiara Aguraingo jaunak lazkanotarrei eraso egin zienean, ermandadeen aliatuak baitziren. Hiribildua ere erre zuen, ermandadeen tropek babeslekurik izan ez zezaten. Harresiak gaztelu gotorlekua berreraikitzeko erabili zuten lazkanotarrek XV. mende amaieran.[5]

Dulantzira heltzen zen Errioxatik Egileta, Erentxun eta Gaunan zehar mandazainen bidea, eta bat egin Gasteiztik Agurainera eta Lizarrateko tunelera zihoan errepidearekin (toponimia txikian Salbaterrabide deituraz gorde dena).

Banaketa administratiboa aldatu

Dulantzi udalerria bi herrik osatzen dute:

  • Dulantzi, udalerriko herriburua.
  • Egileta, herriburuaren hego-mendebaldean kokaturik dagoen exklabea.

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Dulantziko hirigune historikoaren oinplanoa.

Hiri-trazadura erregularra dauka, biztanleak bertara bizitzera joan aurretik planifikatutako hiribilduetan izan ohi dena. Dulantziko hirigune historikoaren esparru arkeologikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen zerrenda orokorrean monumentu multzo izendapenaz kultura ondasun gisa sartua.[6] 2002ko ekainaren 4an, hirigune historikoak berak jaso zuen monumentu multzo izendapena bereizia.[7]

Erdi Aroko hiribildua eratzen duten kale nagusiak bi dira: Nagusia eta Gotorlekuarena; paraleloak dira eta ekialde-mendebalde norabidea dute (Arabako hiriguneetan ezohikoa). Harresi barrutiaren bide sarea osatzeko, badira aurreko horien perpendikularrak diren beste hiru kale, parrokiarantz, goranzko zentzuan. Hirigunearen ertzetan kokatzen diren etxaldeak soilak dira, eta bikoitzak, aldiz, barrualdekoak. Etxalde bikoitz horietako etxeek fatxada bakarra dute kaleko aldean, eta atzealdea karkabako aldean. Neurri batean, hirigunearen oinplanoa,triangeluarra eta erregularra, hiru elementu nagusiren arabera ordenatzen da: harresia, gotorlekua eta eliza.

Harresia horma exentua zen baina gaur egunean ez da azalean honen aztarnarik. Hegoaldean Gotorlekua eta Eliza batzen zituen, eta azken honetatik abiatuz San Blas kaleko atzealdetik jarraituko zuen, hiribilduaren aterik nagusietariko bat zati horretan irekiko zela. Ate horretatik abiatuz, Nagusia kaleko atzealdetik jarraituz, kaleko beste muturrean egongo zen mendebaldeko ateraino iritsiko zen. Azkenik, hego-mendebaldean kokatzen zen gotorlekuraino jarraituko zuen harresiak, hiribildua itxiz.

Hiribilduaren kokapenik gorenean, Lazkanotarren gotorlekua edo dorretxea zegoen, jatorriz Gaonatarrena omen zena. Harresiaren parean zegoen, hirigunearen defentsari laguntzeko. XVIII. mendea arte zutik jarraitzen zuen, eta ordutik iritsi diren deskribapenen arabera, Arabako lurraldeko gotorlekuetan berezienetarikoa izango zen, dimentsio handikoa.

Dulantziko hiribilduan XVI. mendeko zenbait etxe ditugu, erdi-puntuko arkua bere portadetan eta dobela agitura ona dutela. Behe solairua, goragoko bi solairu eta ganbara dituzte, behekoa harlanduz egina izaten da askotan, eta gainekoak zurezko egituran eta adreiluz, kasu batzuetan, kalerantz aurrera egiten dutela.

 
Herrigunearen goialdean dagoen San Blas eliza.

Eraikin esanguratsuen artean daude:

Demografia aldatu

Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Dulantzik ez zuen biztanle kopuruaren aldaketa handirik jasan XX. mendean zehar. Hala ere, mendearen azken hamarkadan eta XXI. mendearen hasieran hazkunde oso handia izan zuen, batez ere Gasteizko etxebizitzen prezio handien ondorioz iritsitako lagunei esker.

Dulantziko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika aldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Dulantziko Talde Independenteko (DTI-AIA) Joseba Koldo Garitagoitia hautatu zuten alkate. 2015ko hauteskundeen ondoren, alkate berak errepikatu zuen alkatetzan.

Dulantziko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Dulantziko Talde Independentea
5 / 11
531 (% 40,14)
4 / 11
372 (% 29,38)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 11
367 (% 27,74)
2 / 11
252 (% 19,91)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)*
2 / 11
251 (% 18,97)
3 / 11
370 (% 29,23)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
1 / 11
114 (% 8,62)
1 / 11
117 (% 9,24)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
60 (% 4,54)
1 / 11
127 (% 10,03)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Dulantziko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[9]
Luis Inisterra Alvaro[9] 1979 1983 Independenteak
Felix Bengoa Ibañez de Garayo[9] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Felix Bengoa Ibañez de Garayo[9] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Felix Bengoa Ibañez de Garayo[9] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Luis Martinez Elejalde[9][10] 1995 1999 Eusko Alkartasuna
Jose Luis Martinez Elejalde[9][10] 1999 2003 Eusko Alkartasuna
Jose Luis Martinez Elejalde[9][10] 2003 2007 Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Felix Bengoa Ibañez de Garayo[9][11] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Joseba Koldo Garitagoitia Odria[9][12][13] 2011 2015 Dulantziko Talde Independentea[13]
Joseba Koldo Garitagoitia Odria[9][12][14][13] 2015 2019 Dulantziko Talde Independentea[13]
Joseba Koldo Garitagoitia Odria[9][12][14][13] 2019 2023 Dulantziko Talde Independentea[13]
Joseba Koldo Garitagoitia Odria[15][16] 2023 Jardunean Dulantziko Talde Independentea[16][17]

Garraioa aldatu

Araba Bus sareko   eta   lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
5 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)Gasteiz (Madril/Arantzabela)ArkautiArkauti (Nekazaritza i.)Arkauti (akademia)OreitiaBurguDulantziGaunaAdanaUribarri JauregiGereñuAlaitzaLangarikaGazeoAgurainErdoñaZalduondoAraia (Iduia) Araia
6 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)ArgandoñaAndolluTrokonizIxonaEgiletaAzazetaBirgaragoienBirgarabarrenMaeztuAtauriAntoñanaSantikurutze Kanpezu (gasolindegia)Santikurutze Kanpezu (markesina)ZuñigaAzeduAntzinMendilibarriMurietaZufiaZubielkiLizarra (zezen-plaza) Lizarra
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
7 Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
ElgeaMarietaMaturaMendixurGebaraEturaAudikanaDerediaDalloArrietaTxintxetruEtxabarri UrtupiñaArbuluArgomaizGazetaAñuaTrokonizIxonaEgiletaEretxun Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
8a Agurain
Azilu
Erdoña
Dulantzi
AlaitzaLAngarikaGazeoEzkerekotxaTxintxetruGereñuUribarri JauregiAdanaGauna Agurain
Azilu
Erdoña
Dulantzi

Kultura aldatu

Jaiak aldatu

  • Urtarrilaren 3a: San Blas zaindariaren eguna.
  • Irailean Santa Maria omentzen da. Tripafina izeneko pertsonaiaren jaitsiera ospatzen da.
  • Dulantziko gudua: irailaren hasieran, Dulantziko herriak Dulantziko guduaren antzezpena egiten du. Gudu hartan, Zumalakarregi jeneralaren karlista boluntarioek, urriaren 26 eta 27an, Madrilgo gobernuaren armada garaitu zuten. Herri osoak parte hartzen du antzezpen horretan.

Dulantziar ospetsuak aldatu

Argazkien galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. (Gaztelaniaz) Mikel Gorrotxategi: Dulantziren euskal jatorria
  5. a b c (Gaztelaniaz) Portilla, Micalea. (1991). Por Álava a Compostela. Arabako Foru Aldundia, 102-104 or. ISBN 84-7821-066-0..
  6. Esparru arkeologikoa izendapena EHAAn
  7. Dulantziko hirigune historikoaren izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
  8. «Henayo Gazteluaren esparru gotortua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
  9. a b c d e f g h i j k l «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  10. a b c (Gaztelaniaz) «Ocho ex alcaldes alaveses cuentan cómo es su nueva vida sin el bastón de mando.» El Correo 2014-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  11. (Gaztelaniaz) «Dulantzi recrea la Edad de Hierro en el Castro de Henaio» Diario de Noticias de Álava 2010-07-27 (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  12. a b c (Gaztelaniaz) «Tercer mandato para Garitagoitia en Alegría» El Correo 2019-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  13. a b c d e f «EH Bildu nagusitu da Lautadan, Aguraingo alkatetza eskuratuta - Lautada» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  14. a b (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  15. (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  16. a b (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  17. (Gaztelaniaz) «Estos son los partidos que se presentan en cada pueblo de Álava el 28M» Gasteiz Hoy 2023-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa