Dueroko basamortua (gaztelaniaz: desierto del Duero), espainiar historiografian, VIII. mendean Duero ibaiaren arroa izandako despopulatzea izan zen. Claudio Sánchez-Albornozek proposaturiko tesi honen arabera, Alfontso I.a Asturiaskoak Asturiasko Erresuma babesteko bere kanpainetan despopulatze estrategiko bat egin zuen.[1] Menéndez Pidal edo Américo Castro historialariek, berriz, ez zuten despopulatzea aintzat hartu eta geroko kristau konkistan ez zegoen birpopulaketarik, antolakuntza berri bat baizik, proposatu zuten.[2]

Abilio Barbero eta Marcelo Vigil historialariek 1978an honen kontrako liburu bat argitaratu zuten, teoriaren entzutea beltzeko asmotan.[3] Hala ere, bere argudioak okerrak izan ziren. Armando Besga Marroquínek, berriz, 2000. urtean despopulatzea benetakoa zela adierazi zuen.[4] Barbero eta Vigilek Besgak inolako euskarri dokumental edo arkeologikorik duela diote.

Historia aldatu

Alexandre Herculano portugaldar idazle eta historialariak 1840ko hamarkadan lehendabizikoz birpopulatze aldeko tesi bat proposatu zuen.[5] Sánchez-Albornozek gero teoria garatu zuen.

Sánchez Albornozen esanetan, Alfontso I.ak kanpaina batzuk egin zituen Dueroko arroan, garai haietan 'Zelai Gotikoak' deitua. Musulmanen aurkako bere aitzinatzean hartutako hiri eta herriak jendez hustu zituen. Horrela konkistaturiko hirietan ez zituen goarnizioak utzi behar. Lur errearen estrategia honetan, mairuak erail eta kristauak Kantauriar mendikatearantz eraman zituen. Horrela, Alfontso I.ak León, Astorga, Salamanca, Ávila, Osma, Sepúlveda eta beste herri asko hartu zituen.

Iberiar goi-lautadatik etorritako jendeari esker Kantauriar mendikatearen iparraldean- batez ere Asturiasen- izandako populazio gehitzeak orube berrien luberriketa eragin zuen eta baita herri berrien sorrera ere. Kasualitatez ala nahitako despopulatzeari esker, gudaroste musulmanen aurrera egitea zaildu egin zen. IX. mendean iparraldetik etorritako kristauek eta mozarabiarrek Dueroko ibarreko birpopulatzeariekin zioten.

Erreferentziak aldatu

  1. Sánchez Albornoz, Claudio. (1966). Despoblación y repoblación del Valle del Duero. Universidad de Buenos Aires, Instituto de Historia de España, 406 or..
  2. Menéndez Pidal, Ramón. (1960). Manuel Alvar ed. Repoblación y tradición en la cuenca del Duero. in: Enciclopedia lingüística hispánica. 1 Madril, XXIX–LVII or..
  3. Barbero, Abilio; Vigil Pascual, Marcelo. (1978). La formación del feudalismo en la Península Ibérica. Gribaljo, 437 or..
  4. Besga Marroquín, Armando. (2000). Orígenes hispanogodos del Reino de Asturias. Real Instituto de Estudios Asturianos, 653 or..
  5. Herculano, Alexandre. (1846-1850). História de Portugal: 1.ª época, desde a origem da monarquia até D. Afonso III. .

Kanpo estekak aldatu