Drakkarra edo langskipa, 700 eta 1000. urte arteko garaian erabilitako itsasontzi mota bat da. Bikingoek eta saxoiek erabili zuten kostaldeko zein lurralde barneko euren erasoetan. Eskandinaviarren botere militarraren ikurrik adierazgarrienak izan ziren, euren jabetzarik baliotsuena bezala jotzen zutena. Norvegiako Lofoten uharteetan, arrantzontziren batzuk, oraindik, teknika berberak jarraituz eraikitzen dira.

Drakkarra Osloko itsasontzi bikingoen museoan.

Izenaren jatorria aldatu

Drakkar hitza, herensugeak aipatzeko erabiltzen zen antzinako hitz islandiar baten aldaketa da. Drakkar bezala ezagutzen den itsasontzia, bikingoen itsasontzietako brankako irudian, sarri, munstro mitologiko hauen buru bat irudikatua zegoelako deitu izan da. Ondorioz, eta itsasontzi hauek osatzen zituzten zatietako baten metonimiagatik, itsasontzi hauek drakkar deituak izan ziren. Drakkarrentzako benetako izena, benetan, knörr edo snekkar izango litzateke.

Deskribapena aldatu

Drakkarrak, itsasontzi luze, estu, arin eta sakonera gutxikoak ziren, kroskoaren ia luzera osoan zehar arraunak zituena. Beranduagoko bertsioetan, masta bakar bat oihal batekin zuten, arraunlarien lana errazten zuena, bereziki bidaia luzeetan. Borrokan, haizearen aldakortasunak eta hasi-masiko oihalak, arraunlariak, itsasontziaren bultzada modu nagusi bihurtzen zituen.

Ia drakkar guztiak, zuakerrik erabili barik eraikitzen ziren, zurezko xaflak gainjarriz; xaflen arteko elkarguneak estaltzeko, galipotez bustitako goroldioa erabiltzen zen. Drakkarraren pisu txikiak eta bere sakonera urriak, metro beteko sakonera baino ez zuten uretatik nabigatzea ahalbidetzen zuten, lehorreratze azkar bat eta are itsasontzia bera lurrez garraiatzea ere ahalbidetzen zuena.

 
Drakkarra Bayeuxeko tapizan

Eraikuntza aldatu

Drakkarren eraikuntza teknikei buruzko arrastorik hoberenak, hil itsasontzietatik datoz. Vikingoen gizartean, arrunta zen erregeak euren drakkarrarekin eta euren jabetza baliotsuenekin erraustuak izatea. Osebergeko hil itsasontzia Norvegian eta Sutton Hooko drakkar anglosaxoia Ingalaterran, horren adibide onak dira.

Drakkarrak, biziki estuak ziren euren luzerarekin alderatuz, batez ere egungo neurri estandarrekin alderatuz gero. Aurkitutako drakkarrik handienak (Roskildeko portuan), 35 metroko luzera du, eta Hedebyko portuan aurkitutakoak du luzera-zabalera erlaziorik handiena: 11,4 1en aurka. Baina, itsasontzi berriagoek, nabigaziorako egokituak, proportzio baxuagoak zituzten, sarri 1 7ren aurka edo 1 5en aurka.

Kontraste bezala, merkataritzarako erabiltzen ziren itsasontzi eskandinaviarrak, knarr deituak, sakonera handiagokoak eta zabalagoak ziren, karga behar bezala jartzeko; nabigatzeko, oihalen oso mende zeuden. Posiblea da antzeko harreman bat ezartzea galera mediterranearren eta merkatalontzien artean, biribilduagoak zirenak.

Beranduago, artilez eginiko eta larruz sendotutako laukiluze formako oihalak erabiltzen hasi ziren. Drakkarrak oso azkarrak ziren, 14 korapiloko abiadurara ere hel zitezkeelarik. Nabigakortasun bikaineko itsasontziak ziren, baina, funtsean, itsasontzi irekiak zirenez, ez ziren bertan bizi izateko modukoak. Honek, hala ere, lehen esploratzaile eskandinabiarrei ez zien Islandia, Groenlandia, eta, beharbada, Ternua aurkitu eta bertan finkatzea eragotzi.

 
Nabigatzen ari den drakkar baten erreplika Estokolmon

Itsasontzi motak aldatu

Drakkarrak, zenbait motatan sailka daitezke tamaina, eraikuntza xehetasunen eta euren ospea edo kategoriaren arabera.

Snekke edo snekkja aldatu

Snekkea, drakkartzat har zitekeen itsasontzirik txikiena zen. Ohiko snekke batek, 17 metroko luzera, 2,5 metroko zabalera eta soilik metro erdiko sakonera izan zitzakeen. Bere tripulazioa, 25 gizonez osatua egongo zen.

Snekkeak, itsasontzirik arruntenetako bat izan ziren. Antzinako kroniken arabera, Knut II.a Danimarkakoa Handiak, 1400 snekke erabili zituen Norvegian, eta Gilen I.a Ingalaterrakoak 600 inguru erabili zituen Bretainia inbaditzeko 1066an.

Snekke norvegiarrak, fiordo sakonetan eta Atlantiko Iparraldeko ohiko baldintza atmosferikoetan erabiltzeko diseinatuak, snekke daniarrek baino sakonera handiagoa zuten, kostalde ez oso sakon eta hondartzetarako diseinatuak zeudenak. Snekkeak hain ziren arinak, porturik ere ez zutela behar, lurrera sar zitezkeen, eta baita lurrean barna garraiatu ere.

Snekkeak eboluzionatzen jarraitu zuen bikingoen garaiaren ondoren. Azken snekke norvegiarrak, bikingoen garaiko itsasontziak baino handiagoak eta astunagoak ziren.

Herensuge itsasontziak aldatu

Ospezko itsasontziak ziren, euren gilak ahalbidetzen zuena bezain handiak. Bere neurriak aldakorrak ziren, eta ez zen oso itsasontzi arrunta izan. Roskildeko itsasontzi bikingoen museoak, 30 metroko luzera, 3,9 metroko zabalera eta 0,9 metroko eustaga dituen herensuge itsasontzi bat du. 61 eta 121 gizon artean eramango zituen, arraun bakoitzeko gizon bakarra ala bi eraman izatearen arabera.

Drakkar ospetsuak aldatu

Ormen Lange Ormen Lange (Suge Handia), Olaf I.a Norvegiakoa errege bikingoaren drakkarrik ospetsuena zen.

Mora Mora, Gilen I.a Ingalaterrakoak, bere emazte Matilde Flandesekoak eginiko opari bezala jaso zuen itsasontzia izan zen. Itsasontzi ikurra izan zen Ingalaterrako konkistan zehar.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu