Drake pasaia[1] Hego Amerika eta Antartika artean kokaturiko itsas-besoa da, edo Hornos lurmuturra (Txile) eta Hego Shetland uharteen (Antartika) artean. Mendebaldean Ozeano Barea eta ekialdean Scotiako itsasoa ditu. 800 kilometrotako zabalera du.

Drake pasaia
Datu orokorrak
Motaitsasarte
Sakonera4.000 m
EponimoaFrancis Drake
Geografia
Map
Koordenatuak58°34′49″S 62°54′34″W / 58.580277777778°S 62.909444444444°W / -58.580277777778; -62.909444444444
Honen parte daOzeano Australa

Historia aldatu

Espainiar, argentinar eta txiletar adituen ustetan, pasabidea igaro zuen lehendabiziko marinela, Francisco de Hoces izan zen 1525ean. Enbatak San Lesmes bere itsasontzia hara herrestatu zuen, Magallanes itsasartea pasatu nahi zuenean.

Beste herrialdetako adituek diote Eendracht nederlandar itsasontzia, Willem Schouten buruzagi zuela, zen pasabidea igarotzeko lehendabizikoa 1616an. Gero, Sir Francis Drake eskualdetik pasatu zelako ingelesek pasabideari bere izena eman zioten, tamalez Drake Magallanes itsasartetik pasatu zen.

Geografia aldatu

Drake pasaia Antartikatik beste kontinentera ibilbiderik txikiena da. Pasabidea Ozeano Atlantikoa eta Ozeano Bareko arteko muga da, eta hegoaldeko 60º paraleloaren azpian, Hego Ozeanoa hasten da.

Pasabidea itsaso zabalean dago, Hornos lurmuturretik 100 kilometrotara dauden Diego Ramirez uharteak baino ez daudelako.

Bere uretan dauden enbatak famatuak dira, noizbehinka 10 metrotako olatuekin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Antartikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.