Draga ur azpiko eremuak induskatzeko eta hondakinak biltzeko tresneria bat da, ontzi batean edo portuan instala daitekeena. Esandako lanak kanaletan, urtegietan, portuetan edota kaietan egin ohi dira dira.

Draga bat

Historian eraikitako lehen draga urlehortarra edo anfibioa, Oliver Evansek diseinatu zuen 1805ean, Filadelfian. Draga hau "lokatz-makina" izendatu zuten eta Amerikako Estatu Batuetan eraiki zen lehen draga izan zen. Uretan eta portuan lan egiteko, ingeniariak proposatutako asmakizuna erabiltzen zuten. Portutik uretara ailegatzeko errailak ezarri zituzten lanak errazteko. Asmakizun horrekin, posible eta errazago izango zen dragarekin azkar eta era egoki batean lan egitea.

Draga motak aldatu

Erabili behar den draga mota uraren sakoneraren, induskatu beharreko material eta kopuruaren eta ekonomiaren arabera hautatzen da:

Draga mekanikoak aldatu

 
Koilara-dragaren zalia.
  • Koilara-draga: Draga honek bi aurpegiko zali edo koilara erabiltzen du, eta sakonera handitara heltzeko pontoi baten gainean eraikitako garabia birakari baten muturrean egoten da. Finkatzeko aingurak edo zutabeak erabiltzen dira. Zoru granulatuetan erabili ohi dira, eta koilara aldagarria izateak erabileran malgutasuna ematen die. Draga hauen eragozpen nagusia haien produkzio maila apala da, askotan induste gehigarriak egin behar baitira. Ondorioz, kostuak handiagoak izan ohi dira.
 
Paladun draga, Txinan.
  • Pala-draga: Paladun dragek beso artikulatu indartsu bat izaten dute, indusketa, materialen erauzketa eta garraio eta huztea ahalbidetuz. Zaliaren edukiera hiru eta bost metro kubiko artean izan ohi da, handiagoak ere egiten diren arren. Haitz bigunak eta buztin gogorra induskatzeko egokia da, eta horrez gain induskatze prozesuak berak aurrera egiteko bidea irekitzen dio dragari.
  • Backhoe dredger: draga zulakaria deitzen zaio. Makina zulakari bat montatzen da ontzi batean edo pontoi batean eta hareak eta lokatzak ateratzeko erabili ohi da. Normalean, portuetan lan egiten dute eta 24 metroraino zula dezake. Aspektu negatiboak dituzte, honako hauek adibidez: makina sofistikatua denez, erabilpen okerrak etekin baxuak eta zehaztasun falta dakartza.
 
Errosario-dragaren lan metodoa.
  • Errosario draga: draga mota hau bi atal nagusi osotzen ditu: kontrolgela eta katea. Kateak txanbilak instalatuta izaten ditu hondakinak eta lurra erauzi eta ateratzeko. Katea etengabe ari da zirkulazioan, eta ateratzen dituen hondakinak beste nonbait pausatzen ditu. Makina honek etekin handia lortzen du, baina instalazioa neketsua da eta ez da errentagarria lan txikietarako.
  • Zapaltze-draga: Hondoa zapaltzeko erabiltzen den ontzi bat da, horretarako xafla antzeko batekin lan egiten du. Normalean, dragatu ostean erabiltzen da hondoa leuntzeko.

Xurgatze-dragak aldatu

  • Draga egonkorra: xurgatze ponpa bat duen urontzi bat da. Ponpa honetara hodi luze bat konektatuta dago, hondoan dagoen zikinkeria aterako duena. Bi motatakoak daude:
    • Bultzatzaile sinplea: erauzitako hondakinak beste nonbaitera bidaltzen ditu, hodi bidez.
    • Autoeramailea: Ponpaz gain materiala garraiatzen da urontzian bertan.
  • Draga ebakitzailea: Cutter suction dredger ere deitua, draga bultzatzailearen antzekoa da, baina hodiaren muturrean hondoa apurtzeko hortzak ditu. Hortz horiek hondoko materiala txikitzen dute, gero hodiak errazki xurgatuz. 500 kp/cm2-ko konpresio erresistentzia duten materialak ebaki ditzakete. Oso erabiliak dira hondoko material mota ugari erauz ditzaketelako, produkzio tasa ona dutelako eta bai sakonean eta azaleko uretan lan egin dezaketelako. Aldiz, kostu handia eta lan erradio txikia dira eragozpen nagusiak.
 
Geopotes 14, ibilizko xurgatze dragatzean jarduteko itsasontzi handienetako bat.
  • Ibilizko xurgatze draga: draga honen lan egiteko modua mugimenduarekin lotuta dago. Normalean kanporatze-hodia txopan dauka eta lan egiten duen bitartean mugitu behar da. Hodiaren luzera txikitzeko ponpak urperatuko dira eta 750-10.000 m3 xurga ditzake. Hareak soilik xurga ditzake eta basak edo lohiak hartzen baditu etekina asko jeisten da. Draga egonkorrek baino errendimendu txikiagoa dute.
  • Biltze draga: Dustpan draga edo "lohi biltzailea" ere deitzen zaio. Presiodun ur txorroten bidez zikinkeria desegin eta sakabanatzen dute, gero hodi xurgatzaile baten bidez bildu edo korronteek eramaten utziz.

Eragina ingurunean aldatu

Jakina den bezala, dragatzean nahasmen handia sortzen da uretan. Beraz, talka edo inpaktu gehien jasaten dutenak organismo urtarrak dira. Gainera, elementu kimikoak erabiltzen dituzten dragak errefusa kimikoak utz ditzakete itsasoa zikinduz. Leku batzuetan dragak sedimentaturiko substratu bentosikoak aurki ditzake, produktu kimiko kaltegarriak libratuz eta ura kutsatuz.

Dragatzean hurrengo kalte hauek gerta daitezke:

  • Dragatzean erabiliriko produktu kimikoak askatzea (metal astunak eta polikloratu bifeniloak barne).
  • Sakonean metatzen diren metal astunak askatzea, merkurioak, adibidez.
  • Dragatu ostean uzten den uhertasunak inguruko espezieen metabolismoari eragin diezaioke. Horregatik, hain zuzen, xurgatze-lanak ezin dira urte guztian zehar praktikatu, arrainen ugalketa garaira egokitu behar dira.
  • Garrantzitsutzat jotzen ez den faktore bat, urtegietan metatzen den zikinkeria izaten da.
  • Dragek lan egiten duten lekuak aurkitzen diren zaborrez kutsatuta egotea.
  • Topografia-aldaketak egotea zikinkeriaren eta zaborraren metaketaren ondorioz.
  • Tributilestainu konposatu kimiko kaltegarriaren askapena. Konposatu hau itsasontzien pinturan agertzen zen eta 2008an debekatu zuten.

Draga-lanak oso bereziak direnez eta hainbat kalte sortu ditzakeenez industriak duen araudia eta legedia asko zorroztu da. Amerikako Estatu Batuetan adibidez, Clean Water Act araudi famatuak dio dragatu den ur guztia ezin dela berriz uretara bota, ez badu Amerikako Estatu Batuetako Armadako ingeniariak baiezkoa eman.

Kalteak handiak eta oso garrantzitsuak direnez dragatze lanen lekuak asko murriztu dira eta itsasontziak dauden lekuetan eta GPSa erabilita soilik egin daitezke.

Draga konpainia handienak aldatu

Rabobankek ateratako 2013ko txostenaren arabera, honako hauek dira dragatze konpainia handienak:

  • China Harbour Engineering (Txina)
  • Jan De Nul (Belgika)
  • DEME (Belgika)
  • Royal Boskails Westminster (Herbehereak)
  • Van Oord Dredging and Marine Contractors (Herbehereak)

Kanpo estekak aldatu